Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-15a itxita egongo da gaur gauean Andoain eta Berastegi artean, bi noranzkoetan

Osteguneko 22:00etatik ostiraleko 06:00ak arte egongo da zarratuta. Foru Aldundiak honako errepideak proposatu ditu, ordezko gisa: N-1a eta A-10a, bidaia luzea egin behar dutenentzat; GI-2130a, Berastegi inguruko gidarientzat, eta GI-2135 errepidea, Lekunberri eta Leitzara joan behar direnentzat.
Gorosmendi-Google-maps
Gorosmendiko tunela, artxiboko argazki batean. Google Maps

A-15 autobidea itxita egongo da gaur-biharretan Andoain eta Berastegi artean (Gipuzkoa) eta bi noranzkoetan. Zehazki, gaurko 22:00etatik biharko 06:00ak arte egongo da zarratuta errepidea. Gorosmendi eta Oindolar tuneletan lanak egin behar dituzte, eta horrek eragin du itxiera.

Andoainera bidean, Berastegiko lotunetik aurrera itxiko dute bidea, eta Iruñerakoan, Sorabillan (Andoain), Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez. 

Itxiera dela eta, honako ordezko bideak proposatu ditu Aldundiak:

• Ibilbide luzeko bidaientzat, ibilgailuek N-1a hartu beharko dute Altsasuraino, eta, ondoren, Irurtzunen A-10etik (Sakanako autobia) jarraitu.

• Berastegi, Elduain eta Berrobira joan behar direnentzat, GI-2130a (Tolosa eta Leitza arteko bidea) eskura izango dute, Berastegin bira egin ahalko baitute.

• Lekunberri edo Leitzara doazenek GI-2135 errepide har dezakete, Tolosara bidean.

Zure interesekoa izan daiteke

Begoña Pedrosa
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak bere babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Espetxera bidali dute Bilboko portuan 120 kilo droga zeramatzala atzemandako guardia zibila

Guardia Zibileko agenteak lankide bat ikertzen ari ziren, narkotrafikoarekin zerikusia zuelakoan. Lankide horrek Fiskalaren eta Mugen arloan egiten zuen lan eta aduanetan eta mugako pasabideetan segurtasuna bermatzea zuen zeregin. Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, joan den igandean atxilotu zuten autoan eta portuko instalazioetan 120 kilo kokaina zeramatzala.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X