LAGUNTZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16 urtetik beherakoek 100 euroko laguntza izango dute betaurrekoak eta lentillak erosteko

Prestazio hori jaso ahal izango da adingabeen ikusmen-premiak eta haien familien edo bizi diren autonomia-erkidegoaren errenta kontuan hartu gabe.
Pertsona bat betaurrekoekin. Argazkia: Canva
Pertsona bat betaurrekoekin. Argazkia: Canva

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du betaurrekoak edo lentillak behar dituzten 16 urtetik beherakoek urteko 100 euroko laguntza izango dutela, familiaren edo bizilekuaren egoera ekonomikoa edozein dela ere.

Optikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusian egindako bisitan, Sanchezek adierazi du laguntza datorren ikasturtean jarriko dutela martxan, eta, guztira, 48 milioi euro bideratuko direla.

Laguntza horietarako aurrekontua Osasun Ministerioaren zuzeneko finantzaketa-lerro batetik dator, eta milioi erdi haurri eragingo die.

Prestazio hori jaso ahal izango da, adingabeen ikusmen-premiak eta haien familien edo bizi diren autonomia-erkidegoaren errenta kontuan hartu gabe.

"Gaur beste urrats bat eman dugu gure Osasun Sistema Nazionalaren prestazioak handitzeko, eta ikusmen-arazoak dituzten 16 urtetik beherakoei zuzeneko laguntzak emateko programa bat abian jarri dugu, datorren ikasturtera begira betaurrekoak eta lentillak eros ditzaten", esan du Sanchezek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Idurre Eskisabel: “Euskarak larrialdi linguistikoan jarraituko du ezer egiten ez bada, baina badu irtenbidea”

Euskarak gaur egun bizi duen larrialdi linguistikoa gorabehera, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du egoerak irtenbidea duela. Euskararekiko atxikimendu soziala funtsezko faktorea dela nabarmendu du, baina norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa den arren, berez ez dela nahikoa eta erantzun estruktural eta politika publiko sendoak behar direla azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X