Langile bat hil da Amurrion, Tubos Reunidos enpresan lanean ari zela altutik erorita
Pavinpront azpikontratako langile bat hil da gaur goizean Tubos Reunidos enpresan, Amurrion (Araba), izandako lan istripu batean.
Larrialdi-zerbitzuek 12:40an izan dute gertatutakoaren berri.
Medikuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Amurrioko Tubos Reunidos lantegiko langile-batzordeak eskatu du 24 orduz lantegiaren jarduera etetea. Horrekin batera, batzordeak elkarretaratzea deitu du asteazken honetarako, 09:00etan, lantegiaren sarreran.
Ohar baten bidez, LABek deitoratu du heriotza horri Conprovial azpikontratako langile bat (atzo hil zen abiadura handiko trenaren lanetan, Atxondon) eta astelehenean ere Andosillan (Nafarroa) hildako 50 urteko beharginaren kasua gehitu behar zaizkiola.
Hildako langileen familiei, lagunei eta lankideei elkartasuna eta babesa adierazi ostean, kritikatu du "Euskal Herrian istripu larriek" ez dutela etenik.
"Horren isla da altueratik eroritako biktimena; izan ere, prebentziorako neurri teknikoak hartzea erraza da, baina gertatzen jarraitzeak argi uzten du patronalak araudia betetzeari uko egiten diola", salatu du.
Bere ustez, "altuerako lanen segurtasun-araudia aplikatu izan balitz, ez zatekeen horrelako lan-istripurik gertatuko".
"Arazoa da patronalak laneko segurtasunari eta osasunari buruzko araudia urratzen duela lan-kostuak merkatzeko. Heriotza mota horiek saihets daitezke, horiek guztiak prebentzioa behar bezala kudeatuz, integratuz eta aplikatuz", berretsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.