EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.900 emakumek jarri dute salaketa indarkeria matxistagatik urteko lehenengo lauhilekoan EAEn

Sexu askatasunaren aurkako delituak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak edo senideenak biltzen ditu datu horrek. Bizkaian % 29 hazi da sexu erasoen kopurua.
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Donostian. Argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Donostian. Argazkia: EFE

EAEko 1.880 emakumek jarri dute salaketa indarkeria matxista kasuengatik urteko lehenengo lauhilekoan, aurreko urtean baino % 5 gutxiagok. Sexu askatasunaren aurkako delituak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak edo senideenak sartzen dira kopuru horren barruan.

219 emakumek sexu askatasunaren aurkako delituak salatu dituzte urtarrila eta apirila bitartean, aurreko urteko kopuru ia bera (% 0,4 gutxiago), Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen datuen arabera.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian % 29 egin du gora sexu erasoen biktimen kopuruak, 100etik 129ra; Araban % 8 egin du behera, 27tik 25era, iazko datuen aldean; eta Gipuzkoan herena murriztu da, 95etik 63ra.

Orokorrean, bikotekidearen edo bikotekide ohien erasoak jasan dituzten emakumeen kopuruak zertxobait egin du behera, % 5,3 hain zuzen ere, 1.397tik 1.322ra.

Beherakada handiena (% 9,5ekoa) Bizkaian izan da, guztira 649 eraso salatu baitituzte. Gipuzkoan 429 izan dira (% 2 gutxiago), eta Araban, berriz, 244 (% 0,8 gehiago).

Era berean, familia barruko indarkeria kasuek (familiako kideek egindakoa, bikotekideak kenduta) behera egin dute % 6,3, 362tik 339ra jaitsi baitira.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X