Gorputegi bat irudikatu dute ehunka lagunek Donostian, Gazako genozidioa amaitzea aldarrikatzeko
500 bat lagun bildu dira igande honetan Donostian, Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, gorputegi bat irudikatu eta Gazako Zerrendako genozidioa bukatzea aldarrikatzeko.
Eguerdian egin dute protesta Alderdi Ederren, udaletxe parean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdietako udal ordezkariek eta CCOO, UGT eta LAB sindikatuek babestuta.
Ehunka lagun lurrean etzan dira hamar bat minutuz, maindire artean bilduta, Israelek Gazan egunero egiten dituen erasoetan hildako herritarren gorpuak irudikatzeko.
Horien ondoan, Palestinako bandera erraldoi bat zabaldu dute antolatzaileek udaletxeko balkoitik, eta bi terrazetatik Picassoren Guernica margolana erakutsi dute.
Terrazen kanpoaldetik, ehunka lagunek ikurrinak eta Palestinako banderak astindu dituzte, sirena hotsa entzuten zen bitartean. Ondoren, Sol Band taldeak (Palestinatik iritsi berria) "Gernika Gaza" abestia kantatu du, Eñaut Elorrietarekin batera, eta lurrean etzanda zeudenak bertatik joan dira Mikel Laboaren "Baga, biga, higa" abestu duen abesbatza bati tokia uzteko.
Amaitzeko, Martxelo Otamendi kazetariak eta EHUko errektore ohi Nekane Balluerkak manifestu bat irakurri dute, euskaraz eta gaztelaniaz, Israel burutzen ari den genozidioa behin betiko amai dadila eskatzeko.
Israelekin "harremanak erabat hausteko" eskatu dute Iruñean
Manifestazioa egin dute gaur Iruñean Nafarroako Gobernuari zein Espainiakoari exijitzeko "eten ditzatela Israelekin dituzten harremanak, zentzu guztietan".
Yala Nafarroak eta BDZ Nafarroak deituta, jende andana (1.500 pertsona, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera; 5.000, antolatzaileen esanetan) irten da manifestazioan Konstituzio plazatik. Palestinako banderak astinduta, kolorea eman diote "Boikota Israeli" eta "Non daude Israeli ezarritako isunak?" aldarriak ozen oihukatu dituen protestari.
Yala Nafarroa Palestinaren aldeko elkartearen bozeramaile Lidon Sorianok komunikabideei esan dienez, "muturreko basakeria fase batean dago Palestinako genozidioa une honetan".
"Herriak egindako presioari esker, gobernuak nolabait diskurtsoa aldatzen hasi dira. Zalantzarik gabe, horrekin ez da nahikoa, genozidio bat ez baita berbekin gelditzen, ekintzekin baizik", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.