Nafarroako Ospitaleko profesionalek barkamena eskatu dute gutun batean, zerbitzuaren gainkargagatik
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko larrialdietako 219 profesionalek gutun publiko bat sinatu dute, Nafarroako herritarrei "barkamena" eskatzeko. Asistentzia-gainkarga salatu dute, eta arreta egokia eman ahal izateko langile gehiago eskatu dituzte.
Gutuna zeladoreek, erizaintzako langileek eta erizaintzako zaintza osagarrietako teknikariek sinatu dute, eta aitortu dute "egunero aurrez aurre" duten "errealitatea oso zaila eta konplexua" dela. Giza baliabide nahikorik ez izateak arretari ganoraz erantzutea eragozten duela azaldu dute.
"Larrialdietan gero eta paziente gehiago izateak lan-gainkarga eta etengabeko presioko egoeran jartzen gaitu, eta egoera horrek gure taldeari eta eman dezakegun arretaren kalitateari kalte die, eta horrek akatsak egitea eragin dezake", azpimarratu dute. Gainera, aurrerapen teknologikoen eta eskuragarri dauden giza baliabideen arteko desoreka nabaria dela salatu dute.
Kolektiboak egoera horren berri eman dio ospitalearen zuzendaritzari, baina adierazi dute ez dutela erantzun egokirik jaso. "Ez dugu ukatzen langile kopurua handitu dutela, baina kopuru hori ez da nahikoa", esan dute. Horregatik, baliabide gehiago ez ezik, informazio-kanpainak ere eskatu dituzte, larrialdietara noiz joan behar den hobeto azaltzeko eta alferrikako joan-etorriak saihesteko.
Profesionalek herritarrekin duten konpromisoa azpimarratu dute: "Borrokan jarraituko dugu ahalik eta arreta onena emateko, aurre egin beharreko mugen barruan. Profesionaltasunez eta konpromisoz".
Zure interesekoa izan daiteke
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.