EAEn 12.937 jaiotza izan ziren iaz, 2023an baino % 3,8 gutxiago, eta kopururik txikiena 1975etik
Araba da jaiotzen jaitsiera handiena izan duen lurraldea, % 5,5 gutxiagorekin, 2.094ra arte. Bizkaian 6.421 jaiotza izan ziren, hau da, % 3,7 gutxiago, eta Gipuzkoan 4.422, hau da, % 3,2 gutxiago.
Jaioberri bat. Irudia: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila
Jaiotzak % 3,8 jaitsi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) iaz, 12.937 izan baitziren, 1975etik izandako kopururik txikiena, eta jaitsiera euskal amen artean eman zen (-%5,6), atzerritarrek % 1,4 seme-alaba gehiago izan baitzituzten.
Eustat Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera, Araban jaitsi da gehien jaiotza kopurua, % 5,5 gutxiago, 2.094ra arte. Bizkaian 6.421 jaiotza izan ziren, hau da, % 3,7 gutxiago, eta Gipuzkoan 4.422, hau da, % 3,2 gutxiago.
Iaz jaiotzak hilero jaitsi ziren, urtarrilean eta maiatzean izan ezik, eta jaiotzen kopurua 5,8koa izan zen mila biztanleko.
Amen batez besteko adina 33,4 urtekoa izan zen, aurreko urtekoaren berdina. Nolanahi ere, euskal amen batez besteko adina atzerritarrena baino handiagoa da: 34,3 urte eta 30,8 urte, hurrenez hurren. Gainera, kanpoko amen % 41,5ek ez zituzten 30 urteak beteak. Nazionalen kasuan, ordea, % 13,7 soilik ziren 30 urtez beherakoak.
Batez beste, lehen aldiz umea izan zutenek 32,4 urte zituzten (EAEkoek 33,4 urte eta kanpokoek 28,7).
Ama atzerritarren portzentajeak gora egin du
Iaz EAEn seme-alabak izan zituzten emakume guztietatik, % 26,6 atzerritarrak ziren, eta 3.443 haur izan zituzten. Portzentaje horrek gora egin zuen 2023ko datuekin alderatuta, orduan kanpoko amak % 25,2 baitziren.
Atzerriko ama guztien artean, % 43,8k Amerikako estaturen bateko herritartasuna dute, % 32,5ek Afrikakoa eta % 12,6k Europakoa. Hauek izan ziren jatorrizko herrialde nagusiak: Maroko, 620 amarekin, Kolonbia (437), Nikaragua (208), Paraguai (201), Pakistan (196), Errumania (192), Aljeria (155), Honduras (137), Venezuela (117) eta Peru (108).
6.541 seme-alaba ezkontzatik kanpo
2024an, ezkontzaz kanpoko jaiotzak 6.541 izan ziren, hau da, jaiotza guztien % 50,6, eta 2023an % 50,5. Hamar urtean, ezkontzatik kanpo jaiotakoen kopurua 10 puntu baino gehiago igo da, 2014ko % 39,9tik iazko % 50,6ra.
2024an jaiotako 12.937 haurtxoetatik, erdiak (% 50,5) aurreneko seme-alabak ziren, heren bat baino zertxobait gehiago (% 36,2) bigarren seme-alabak ziren, eta hirugarrenak edo ondorengoak % 13,3 izan ziren soilik.
Jaiotzen % 93, ospitale publikoetan
Jaiotzen % 93,5 ospitale publikoetan izan ziren, % 5,9 ospitale pribatuetan eta % 0,6 etxean. Erditzeak 12.802 izan ziren, horietatik 12.620 bakunak, 179 bikoitzak eta 3 hirukoitzak. Jaiotzeen % 5,8 goiztiarrak izan ziren (740).
Zure interesekoa izan daiteke
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.