Abian da Bilbaobizi zerbitzu berritua: bizikleta gehiago, tarifa altuagoak eta hobekuntza teknologikoak
Bizikleta elektrikoak mailegatzeko udal zerbitzu berritua astelehen honetan jarri da martxan, 790 unitaterekin, geltoki berriekin eta erabileraren araberako tarifa eredu berriarekin. Udalak mugikortasun iraunkorragoaren aldeko apustua egin du, baina prezioen igoerak eztabaida sortu du.
Bilbok abian jarri du, jada, bizikleta elektrikoen Bilbaobizi zerbitzu publikoaren eredu berria. Guztira, 790 bizikleta ditu eta bi ainguratze-puntu berrirekin abiatzen da sistema, Zurbaranbarri kaleko 39 zenbakian eta Ignacio Ellakuria kaleko 6.ean. Aurreikuspenen arabera, urtean zehar sarea handitzen joango da, eta 1.250 bizikleta eta 68 geltoki izango ditu, gero eta handiagoa den eskaerari erantzuteko, batez ere hiriko goialdeko auzoetan.
Sistemaren berrikuntza nagusien artean bandalismoa murrizteko hobekuntza teknologikoak nabarmentzen dira, hala nola atzeko gurpilean giltzarrapoa jartzea, GPS kokapena, alerta akustikoa eta lohi-babes deformagarria. Bizikletek pedalei eraginez aktibatzen diren LED argiak ere badituzte, Europako araudia betetzeko, eta 25 km/h-tik gora laguntza elektrikoa desaktibatuko da.
Tarifa eta erabilera-baldintza berriak
Tarifa-sistema berriak erabileraren araberako ordainketa-eredu baten alde egiten du, eta bi ordainketa-modalitate ditu:
- Ohiko erabiltzaileak: Egunero bizikleta erabiltzen dutenek urtean 25 euroko tarifa izango dute; hala ere, horrez gain, bizikleta erabiltzen duten minutu bakoitzeko zentimo bat ordaindu beharko dute.
- Noizbehinkako erabiltzaileak: Erabilitako denboraren araberako tarifak ezarriko dituzte.
Gastuaren muga: Ohko erabiltzaileek urtean 72 euro ordainduko dute, gehienez.
Berrikuntza gehiago
Matxuratutako bizikletak kosturik gabe itzultzea: Erabiltzaileak bizikletak akats mekaniko bat duela detektatzen badu, penalizaziorik gabe itzuli ahal izango du, eta bost minutuko tartea geltoki berean beste bat hartu, beti ere jazoeraren berri ematen badu.
Udalak emandako datuen arabera, 2024tik hona, bi milioi lagunek erabili dute Bilbaobizi. Udalak maiatzean egindako aurkezpenean azaldu zuenez, joera hori sendotzea eta alternatiba jasangarri gisa erabiltzea du helburu sistema berrituak. Udaleko arduradunen arabera, zerbitzuan inbertitutako euro bakoitzak 1,14 euroko irabaziak ematen dizkio osasun publikoari.
Hala ere, prezioen igoerak kritikak eragin ditu. Ohiko erabiltzaileentzako kostua urtean 20,2 eurotik 61 eurora igoko da, eta horrek, estimazioen arabera, abonatu-kopurua % 20 eta joan-etorrien kopurua % 25 murriztea ekar lezake. Hala ere, Udalak aurreikusten du diru-sarrerak urtean milioi bat euro inguru handituko direla, eta zerbitzua kudeatzen duten enpresek % 6ko etekina lortuko dutela.
Ekimen horrekin, Bilbok mugikortasun iraunkorreko sarea indartu nahi du, eta hiri-eredu garbiago eta osasungarriago baterantz jo.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.