Alerta laranja Araba eta Nafarroa hegoaldean, arratsalderako iragarrita dauden prezipitazio handiengatik
Tenperatura maximoak 27 eta 35 graduren artean kokatuko dira, tokiaren arabera. Arratsaldetik aurrera baliteke ekaitzak jo eta zaparrada trumoitsuak botatzea. Hori dela eta, alerta laranja ezarriko dute Araba eta Nafarroa hegoaldean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatuko du Araba hegoaldean, prezipitazio handiak direla eta. Izan ere, baliteke ordubetean metro koadroko 15 litro pilatzea eta txingorra ere egitea. Alerta 15:00etatik 22:00etara egongo da indarrean. Halaber, ostiralera arte, beroagatiko abisu horiak eutsiko dio, 35 gradu arteko tenperaturak izango baitira.
Bestalde, Nafarroako Erriberan alerta laranja egongo da indarrean, ekaitzak jotzeko arriskua dela eta, eta abisu horia, Erriberan eta erdialdean, beroagatik.
Gaur eta bihar tenperaturak atzokoen antzekoak izango dira. Gauean tenperaturak 19 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, 17 ºC-koak Bizkaiko eta Gipuzkoako hegoaldean eta Arabako erdialdean, eta 18 ºC-koak hegoaldean, Ebroko ardatzean. Maximoak 34-36 artekoak. Arratsaldean, bero-hodeiak hasiko dira, eta zenbait puntutan egunari itxura aldatuko diote.
Ostiralean ere egoerak berdin jarraituko du, 28 graduko maximoekin kostaldean, 33 gradurekin Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako erdialdean, eta 35 gradurekin Ebroren ardatzean. Kostaldean behe-hodei batzuk ager daitezke, tarteka. Haize ahul aldakorra eta brisa, eguerditik aurrera. Bero-hodei batzuk zabalduko dira arratsaldean, baina trumoi-zaparradak botatzeko aukera gutxi izango da. Baliteke kalima-giroa izatea egun osoan zehar.
Tenperatura altuak direla eta ezarritako abisuei arreta jartzeko, eta "zaintzeko" nabarmendu du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Halaber, adinekoei bereziki zuhur ibiltzea eskatu die, beroa dela eta. Gainera, adierazi du kirol jarduera murriztea komeni dela, oro har.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.