TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Zuian izandako trafiko istripuan

Auto bat errepidetik atera eta irauli egin da N-622an. Gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta bertan hil da.

ZUIA ISTRIPUA ACCIDENTE
Zuia, gaur goizean.

Pertsona bat hil da gaur goizean N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean, izan den trafiko istripuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:30 inguruan izan da ezbeharra, Gasteizko noranzkoan. 

Lehen ikerketen arabera, ibilgailua irauli egin da eta gidaria —bakarrik zihoan—  harrapatuta geratu da. Bertaratu diren suhiltzaileak eta osasun-langileak gizonezkoa bizirik erreskatatzen ahalegindu diren arren, tokian bertan zendu da. 

Istripuaren ondorioz, bidea itxita egon da hainbat orduz, eta hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.  Tarte horretan, Ertzaintzak Murgiatik bideratu du trafikoa. 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X