LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artolazabalek gaitzetsi egin ditu Gasteizko lorezainen grebaren testuinguruan jasan dituen "erasoak"

Azken protesta San Joan jaien bueltan gertatu da, bart: lorezainek Beatriz Artolazabalen aurpegidun panpina bota dute Judimendi auzoko sutara. Gasteizko Udalak dagoeneko adostu du gaitzespen testua bozeramaileen ezohiko batzordean; ez da aho batez adostu, baina, EH Bilduk ez baitu ekintza gaitzetsi. "Isilik daogena ere erruduna da", adierazi du Artolazabalek.

Gasteizko lorezainek Beatriz Artolazabalen aurpegia duen panpina bota dute sutara, Judimendin.

Gasteizko lorezainen greba betean, protestak Judimendi auzoko San Joan jaietaraino iritsi dira bart: lorezainek Beatriz Artolazabal Udaleko zinegotziaren aurpegidun panpina bati su eman diote. Hain zuzen, lorezaintza-zerbitzuko langileek 3 hilabete daramatzate greban, eta horren sailak du zerbitzu horren ardura. 

Alkateorde eta Espazio Publiko eta Auzoetako zinegotziak irmo gaitzetsi ditu azken hilabeteotan lorezainen grebaren ondorioz jasan dituen "indarkeria sinbolikoa, jazarpena eta larderia".

Ekintza horien artean, nabarmentzekoa da astelehen gauean, Gasteizko Judimendi auzoko San Joan suan bere aurpegiarekin erretako panpina.

Artolazabalek, baina, espazio publikoan izandako bestelako "irainak eta mezu iraingarriak" ere azpimarratu ditu, bai eta kalean egin dizkioten “pintadak, etxean jarritako paskinak eta muga guztiak gainditzen dituzten" haren kontrako "mezuak".

"Desadostasuna bizitza demokratikoaren parte da. Baina pertsona bat duen kargu publikoagatik seinalatzea, karikaturizatzea eta jazartzea ez da protesta: indarkeria sinbolikoa da. Eta onartezina da", adierazi du Artolazabalek X sare sozialean.

Testuinguru horretan alkateorde eta zinegotziak Udaleko bozeramaileen ezohiko batzordea deitu du gaur goizerako, gaitzespen testu instituzional bat onartzeko. Onartu bai, baina ez aho batez; izan ere, EH Bilduk ez du ekintza gaitzetsi. "Batzuek kaputxa jantzi eta beste batzuk isildu egiten dira", azpimarratu du Artolazabalek, eta gaineratu du "isilik dagoena ere erruduna" dela.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X