TAO zerbitzua, udan: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango diren aldaketa nagusiak
Bilbon, larunbatetan eta jaiegunetan zerbitzua bertan behera geldituko da, eta abuztutik arratsaldetan gauza bera gertatuko da. Gasteizen, abuztuaren 4tik 31ra bitartean ez da zerbitzua ordaindu beharko. Aitzitik, Donostian larunbat arratsaldeetara eta igande eta jaiegunetara zabalduko da, eta Iruñean, sanferminetan, eguneko 24 orduetan ordaindu beharko da.
TAO makina bat, Bilbon. Artxiboko irudia.
Uda garaia iristearekin batera, aldaketak izan ohi dira herri eta hirietako TAO zerbitzuetan, tartean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Hona hemen, udan Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean aparkatu ahal izateko kontuan hartu beharrekoak.
BILBO
Bilboko TAO zerbitzuak udako ordutegia izango du uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean. Gauzak horrela, larunbatetan ez da zerbitzurik izango eta, gainera, abuztuan, erabiltzaileek ez dute ordaindu beharko arratsaldez aparkatzeagatik.
Uztailaren 25ean eta 31n, eta abuztuaren 15ean eta 22an, jaiegunak izanik, ez da TAO zerbitzurik izango, egun osoan.
Zerbitzuren ohiko ordutegia irailaren 1ean hasiko da berriro ohiko ordutegian.
DONOSTIA
Udako ordutegia ekainaren 1etik irailaren 30era aplikatuko da.
Grosen (Zurriola hiribideak, Kolon pasealekuak, Lapurdi plazak, Ramon M. Lili pasealekuak eta Euskadi plazak mugatutako zona) OTA zerbitzua egongo da larunbat arratsaldetan (16:30etatik 21:00etara) eta igande eta jaiegunetan ere (11:00etatik 18:00etara).
Antiguon eta Ondarretan larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan ere ordaindu egin beharko da, 10:00etatik 18:00etara.
IRUÑEA
San Fermin jaietan, uztailaren 5etik 14ra (biak barne), Iruñeko TAO sistemako aparkaleku guztiak gune laranja izango dira. Hortaz, 24 orduz ordaindu beharko da, salbuespenak salbuespen.
Gainerakoan, ez da TAO zerbitzurik egongo eguerdietan (14:00etatik 16:00etara), ezta larunbat arratsaldeetan, ez eta igande eta jaiegunetan ere.
GASTEIZ
Ez da TAOrik izango abuztuaren 4tik abuztuaren 31ra bitartean.
Egun horietatik kanpo, TAO zerbitzua egongo da, astelehenetik ostiralera (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara), eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
"Israelen isolamenduan sakontzea" eskatu du Gernika-Palestina ekimenak
Herri ekimenak azpimarratu du palestinarrei "bakarrik" dagokiela euren herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea. Horrekin batera, Gernika-Palestinak eskatu du bake akordioa egokitzea "berdintasun, askatasun eta duintasun" printzioetara.
Euskal Selekzioaren eta Palestinako selekzioaren arteko partida solidarioa aukeztu dute Gernikan, bakearen alde
Azaroaren 15ean Euskal Selekzioak eta Palestinako selekzioak San Mamesen jokatuko duten futbol topaketa solidarioaren aurkezpena hartu du Gernikako Bakearen Museoak larunbat honetan. Ekitaldian, Gazako genozidioa gelditzeko eskatu dute.
Emakume bat hil du ustez bikotekideak Marbellan
83 urteko emakumea hilda aurkitu dute, arma zuriz egindako zauriekin, Marbellako bere etxebizitzan. Haren bikotekidea, 84 urtekoa, atxilotu egin dute, hilketaren ustezko egilea delakoan, eta ustezko indarkeria matxista kasu bat bezala ikertzen ari dira.
Amaitu da Azpeitian izandako desordena publikoekin lotutako ikerketa, 23 pertsona identifikatuta eta bat atxilotuta
Istiluak uztailaren 20ko goizaldean izan ziren. Ertzaintzaren patruila batek gazte bat identifikatu zuen orduan hiri-altzarietan pintada bat egiteagatik, eta hari zigorra ezartzea proposatu zuen.
Kutsadura arriskua Arabako 12 herritan, Ihuda ibaian isuria egon daitekeelako
Eusko Jaurlaritzaren eta Gaztela eta Leongo larrialdi zerbitzuek alerta egoera ezarri dute, ibai-ibilguan karramarro ugari hilda agertu direla jakin ostean.
Beloradoko moja ohiek Mario Iceta artzapezpikuaren aurka jarritako salaketa artxibatu dute
Erabaki horrek bat egiten du Beloradoko monasterioko moja ohien utzarazpena aldi baterako geldiaraztearekin. Erlijiosoek errekurtsoa jarri duten arren, Artzapezpikutzak eskatu du utzaraztea behin-behinean exekutatzeko, eta gogorarazi du lau kasutan bertan behera geratu dela neurria.
Adituen txosten baten arabera, "gaintentsioaren kateatutako erorikoak" izan ziren itzalaldiaren arrazoia
Elektrizitatea Garraiatzeko Sareen Kudeatzaileen Europako Sareak (Entso-E) apirilaren 28ko gertakariak zerrendatzen dituen txosten bat aurkeztu du. Egun hartan gertatutakoa "erabat berria dela Europan" zehaztu du eta ez du uste energia berriztagarrien ekoizpenak sortu zuenik.
Getariako atun gorriaren haztegian gizendutako lehen aleak portura eraman dituzte
Gezi moduko lantza bat erabili dute atun horien estresa txikitu eta haragia ahalik eta gozoena izan dadin. Atun gorriak portura eraman dituzte, eta bertan pisatu, neurtu eta aztertu dituzte. Orain, proiektua fase berri batean sartuko da.
Dagoeneko 12 familiak jarri dute salaketa Bernedoko kanpalekua dela eta
Sexu-askatasunaren aurkako aurreko lau salaketei beste zortzi gehitu zaizkie orain, EITBk jakin ahal izan duenez. Halaber, ikerketa judiziala hasteko aurretiazko eginbideak ireki dituzte berriki.
70 talde feministak baino gehiagok eta LGTBIQ+ taldeak Bernedoko udalekuen aurkako "lintxamendu kanpaina" salatu dute
"Ultraeskuinak" eta "puritanismoak" sexu- eta genero-disidentzia adingabeei egindako erasoekin lotu nahi izatea kritikatu dute.