31.000 euroko iruzurra egin dute "tokomotxoa" baliatuz Bilbon
71 eta 80 urteko bi emakumeri eta 82 urteko gizon bati egin diete iruzur Deustu, Santutxu eta Zabala auzoetan.
Adineko hiru pertsonari egin diete iruzur Bilbon, "tokomotxoa" izenarekin ezagutzen duten teknika erabilita. Trikimailu zahar hori baliatuta, iruzurgileek ONCEren kupoi sarituak dituztela esaten dute, biktimen konfiantza lortzeko. Biktimek, guztira, 31.000 euro baino gehiago eta hainbat objektu pertsonal eman zituzten horien truke.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lehen iruzurra asteartean gertatu zen, Bilbon, Deustu auzoan. 71 urteko emakume bati ustez saritutako kupoi batzuk kobratzeko laguntza eskatu zion gizon batek. Etekin ekonomikoaren promesak erakarrita, berarekin joatea erabaki zuen. Beste pertsona batekin batera, kutxazain automatiko batera eraman zuten autoz, eta biktimak 2.500 euro atera zituen eta iruzurgileei eman zizkien. Ondoren, biktima etxera eraman zuten eta autoan alde egin zuten iruzurgileek, emakumearen telefono mugikorra hartuta.
Bigarren kasua asteazkenean gertatu zen, Santutxun. 80 urteko emakume bat harrapatu zuen kalean saritutako kupoien argudio bera erabili zuen beste pertsona batek. Banketxe batera elkarrekin joateko konbentzitu zuen, eta biktimak 15.000 euro atera zituen eskudirutan.
Hirugarrena ostegun goizean gertatu zen, Zabala auzoan. 82 urteko gizon batek 3.000 euro eskudirutan, bi erloju eta aliantza bat eman zizkion iruzurgile bati bere etxean. Iruzurgileak, konformatu beharrean, kutxazain batera lagundu zion, 11.000 euro atera zituen, eta diru hori ere eman zion iruzurgileari.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.