Arrasaten sute batean zauritutako gizona hil egin da
Sutea ostegunean jazo zen, etxebizitza-bloke bateko sotoetan. 41 urteko gizona Gurutzetako Ospitalean hil da.
Ostegunean Arrasaten (Gipuzkoa) etxebizitza-bloke bateko sotoan izandako sutean zauritu zen gizona hil egin da. Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) zendu da.
Hildakoa (41 urte) San Josepe kaleko etxebizitza eraikin bateko sotoan piztutako sutean zauritu zen ostegunean, 23:00ak aldera. Konorterik gabe eta erreduraz beteta aurkitu zuten suhiltzaileek.
Lau ataritako bizilagunak etxetik atera behar izan zituzten, baina etxera itzuli dira jada, udal teknikariek eraikinaren egitura aztertu eta egoera onean dagoela baieztatu ostean.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du baso-suteen arriskuagatik ezarritako larrialdi plana
Datozen egunetarako aurreikusitako eguraldi baldintzak direla eta hartu du erabakia Foru Gobernuak, SOS Nafarroak jakinarazi duenez.
Horrela laguntzen dute EAEko eta Nafarroako suhiltzaileek Espainiako baso-suteak itzaltzeko lanetan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 58 suhiltzaile joan dira Gaztela eta Leonera baso-suteak kontrolatzen laguntzeko, Juntak Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu ostean. Nafarroatik, berriz, 24 profesional joan dira Asturiasera.
Abuztuan bakarrik suak 340.000 hektarea kiskali ditu Espainian, Copernicus zerbitzuaren arabera
Datuen arabera, Espainiako sute-urterik txarrena litzateke 2025a, 2022ko urte latza ere gaindituz. Orduan, abuztura arte, 200.000 hektarea inguru erre ziren.
10 pertsona atxilotu dituzte Aste Nagusiko hirugarren egunean, horietako bat arma zuriz mehatxu egiteagatik
Atxiloketen erdiak lapurretengatik egin dituzte. Halaber, gorabeherarik adierazgarrienak San Nikolas, Itxaropen eta Epaltza Alargunaren kalearen inguruan izan dira.
Emozioa eta arriskua Faltzesko Piloneko hirugarren entzierroan
Teodoro Vergara ganadutegia izan da hirugarren entzierro zirraragarri eta arriskutsuaren protagonista, ibilbidetik atera ondoren atzean geratu den behi batekin, baina mendi-mazelatik erori gabe. Korrikalari batzuk, ordea, erori egin dira, baina batek ere ez du zauri larririk izan.

Altubek ez du Bilboko eta Leioako campusetara joateko autobus zerbitzua eskainiko datorren ikasturtean
Enpresak lau hamarkada daramatza ikasleak egunero Gasteiztik Bizkaiko campusetara eraman eta ekartzen, baina arguaditu dutenez, zerbitzua ez da ekonomikoki bideragarria.
Aurrekaririk gabeko sute bolada: eremu zabalak kiskalita, milaka ebakuatu eta lau hildako
Mila pertsona inguruk protesta egin dute Leonen, orain arte egindako kudeaketaren aurka, eta dimisioak eskatu dituzte, baita larrialdiko 3. maila deklaratzea ere; beraz, kudeaketa Gaztela eta Leongo Juntatik Espainiako Gobernura igaroko litzateke.
Beroari egotz dakizkiokeen 26 heriotza izan dira Euskadin abuztuan
Udan dagoeneko 65 heriotza zenbatu dira gehiegizko tenperaturarekin lotutako patologiengatik.
86 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Zumaiako itsasadarrean
Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute autopsia egiteko.
Emakume bat hil da A-12 errepidean, Torres del Rion
Emakumearen ibilgailua bide bazterrean zegoen, eta kamioiak talka egin du haren aurka.