Zartako eta Radiocrimen taldeek euren baxu-jotzailea kanporatu dute, indarkeria matxistagatik
Instagram sare sozialeko Denuncias Euskal Herria kontuan hainbat erabiltzailek salatu dute musikariak bikotekideei tratu txar fisikoak zein psikologikoak ematen zizkiela.
Zartako taldea, bere emanaldietako batean. Argazkia: Zartako (Facebook)
Zartako eta Radiocrimen punk talde bizktaitarrek euren baxu-jotzailea kanporatu dute, indarkeria matxistagatik haren kontra sare sozialetan zabaldu diren mezuengatik.
Instagram sare sozialeko Denuncias Euskal Herria kontuan hainbat erabiltzailek salatu dute baxu-jotzaileak tratu txar fisiko eta psikologikoak ematen zizkiela bikotekideei.
Horien berri izan eta berehala, agiri bana kaleratu dute bi musika taldeek, hartutako erabakien berri emateko.
Zabaldutako komunikatuan, Zartakok azaldu du taldekidea "berehala kanporatzea" erabaki dutela, "indarkeria matxistagatiko salaketen berri izan ondoren". Halaber, azaldu dute feminismoa taldearen borroketako bat dela, eta ez dutela onartuko beren espazioetan halako indarkeriarik.
Kaltetutako emakume guztiei elkartasuna adierazi ondoren, indarkeria matxista salatzen jarraitzeko deia egin diote gizarteari.
Ildo beretik, Radiocrimenek ere adierazi du baxu-jotzailea "berehala baztertzea" erabaki dutela, sare sozialetan zabaldutako mezuak direla eta.
"Ez da erabaki erraza izan, baina gure ustez funtsezkoa da esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko koherentzia. Ez dago lekurik egunero borrokatzen ditugun indarkeriak erreproduzitzen dituztenentzat. Badakigu indarkeria matxista ez dela hitzekin bakarrik desagerrarazten, ekintza zehatzekin baizik. Horregatik, autokritikarekin, erreparazioarekin eta kaltetuei laguntzearekin dugun konpromisoa berresten dugu", dio idatziak.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Kopako ospakizunak Gasteizen, lau urteko gerra Ukrainan eta O23ko agirien desklasifikazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
26 urteko kartzela-zigorra berretsi dute Donostian hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistarentzat
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du auzipetuak jarritako helegitea, eta berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiaren epaia. 17 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zion horrek, espetxe-zigorra bete eta biktimei 40.000 euroko kalte-ordaina ordaindu ondoren.
Gorpu bat topatu dute Txingudiko badian, eta Irunen desagertutako gizonarena izan daiteke
Hilaren 15etik dago gizona agertu barik, Bidasoa ibaira salto egin eta gero, ustez lapurreta batean parte hartzen ari zela Ertzaintzako agenteek antzeman ostean.
Voxek EHUn egindako ekitaldiaren aurrean hartutako erabakiak "egokiak" izan direla defendatu du Joxerramon Bengoetxeak
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak nabarmendu duenez, hartutako erabakien helburua Voxek campus huts bat aurkitzea zen. "Prebentzio neurri hori osasun-hesitzat har dezakegu", gaineratu du.
Furgoneta baten gidaria hil da trenak aurretik eramanda, Kuartangon
Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.
Sarrigurengo hilketa matxistaren egilea espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Epaileak ohartarazi du hiltzaileak ihes egiteko arriskua duela, erailketa eta giza-hilketa, saiakuntza graduan, egotzita.
Bizkaiko bi ikastetxe publikok eta Arabako batek Nazioarteko Batxilergoa eskainiko dute datorren ikasturtean
Titulazio bikoitza lortzeko aukera izango dute, beraz, ikasleek: Batxilergoko titulu ofiziala eta Nazioarteko Batxilergoko diploma. Horretarako, gutxienez 8,25eko nota izango beharko dute ikasleek, eta Ingeles eta Euskara ikasgaietan ere bai.
Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da Arabako piroteknia-enpresa batean izan den leherketan
Ezbehar 11:10ean izan da, FML enpresan, Bergüendako kontzejuan, Gasteiztik 44 kilometrora. Bertako alkateak esan du segurtasun kontuetan enpresan "dena zuzen" zegoela.
Mehatxuen aurrean, EAEko erakundeek feminismoa "defendatzeko eta zabaltzeko" deia egingo dute aurtengo M8ko kanpainan
Urtero bezala, martxoaren 8ko kanpaina ondu dute Emakundek, Foru Aldundiek eta Eudelek. "Eman tokia berdintasunari" izango du lelotzat, eta gaurtik M8ra, berdintasuna zaindu eta babesteko eremua dela aldarrikatuko dute.
Kosner Baskoniak bihar ospatuko du Kopako titulua Andre Maria Zurian, 19:00etan
Kosner Baskoniak Espainiako Kopa irabazi osteko gaua luze joan da Gasteizen. Taldea goizaldean iritsi da hiriburura, eta zaleek kale eta plazak hartu dituzte, festa giroan. Asteartean izango da harrera ofiziala.