Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Orioko haur-patio batetik gertu, exhibizionismoa egotzita
Asteartean gertatu zen, uztailaren 8an, 16:00ak aldera, gizonezkoa adingabe batzuk zeuden esparrura sartzeko hesiaren ondoan zegoela.
Ertzaintzako agenteek 31 urteko gizon bat atxilotu zuten asteartean Orion, adingabeak ibiltzen diren eremu batean exhibizionismoa egitea leporatuta. Atxilotuak aurrekariak ditu antzeko gertaerengatik.
16:00ak aldera ohartarazi zion emakume batek Ertzaintzari gizon bat jolas-patio batetik oso gertu zegoela, genitalak agerian zituela, eta ume ugari zeudela bertan.
Herritarren Babeserako patruila bat berehala bertaratu zen eta emandako deskribapenarekin bat zetorren gizon bat aurkitu zuen. Gizona hainbat adingabe zeuden esparrura sartzeko hesiaren ondoan zegoen.
Agenteek atxilotu egin zuten, adingabeen aurrean exhibizionismo delitua egin izana leporatuta. Dagozkion eginbideak bete ostean, epailearen esku utzi zuten atxilotua.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren eta konplizitate sareen aurrean, erantzukizun soziala eta erresistentzia feminista aldarrikatuko dituzte azaroaren 25ean
Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu Euskal Herriko hiriburuetan (Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 19:00etan, eta Baionan, 18:30ean).
Albiste izango dira: Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna, Hertzainak eta Elkarren arteko epaiketa, eta Mendi Film jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Goiz korapilatsua errepideetan, eta istripuak AP-8an Amorebieta-Etxanon, N-1ean Alegian eta Elgoibarren
Bi autok talka egin dute AP-8 autobidean, Amorebieta-Etxano parean eta Donostiarako noranzkoan, eta, ondorioz, gutxienez bost kilometroko auto-ilarak sortu dira, N-1 errepidean, Alegia parean. Elgoibarko AP-87 autobidean, Gasteizko A-622 autobidean eta Leioako Avanzada autobidean ere arazoak izan dira.
Indarkeria matxistak seme-alabei ere egiten die kalte. Zeintzuk dira alerta-seinaleak?
Indarkeria matxistak ez die emakumeei soilik kalte egiten, seme-alabei zein etxean bizi diren adingabeei ere min handia ematen die. Haurren garapenean indarkeriak dituen eraginak aztertu ditu Estibaliz Zubialde Donostiako Lassai Psikologia zentroko familia-psikoterapeutak, eta zenbait gako eman ditu indarkeria hori detektatzeko eta horri aurre egiteko.
"Gertukoek biktimen testigantzak entzun eta sinetsi behar dituzte, zalantzan jarri eta berriz biktimizatu gabe”
Gaur, azaroaren 25ean, Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, indarkeria matxista kasu baten aurrean gaudela uste dugunean, ingurukook nola jokatu behar dugun aztertu dugu Bizkaiko Bizitu elkartearekin.
Deiane, indarkeria bikarioaren biktima: "Egoera hau bizi duten umeak kontatzera animatzen ditut"
Gurasoak banatu ondoren, Deiane Vazquez aitaren indarkeriaren biktima izan zen 4 eta 14 urte bitartean. Ikastolako irakasleetako bat zerbait gertatzen ari zela konturatu zen, eta Deianek aitaren etxean bizitzen ari zen infernua kontatu zion. Urte batzuk geroago, psikologoarekin gogor lan egin ondoren, irainak eta gutxiespenak ez ezik, sexu-abusuak ere jasan zituela jakin du.
EHUren Leioako campuseko matxura konpondu dute, eta bihar klaseak izango dira
Astelehen honetan, 12:00etatik aurrera, Leioako campuseko ikastegi eta eraikinetako jarduera guztiak eten dira ur-sarean matxura izan da-eta.
Kamioi bat gurutzatu da N-636 errepidean, Elorrion, eta gorabeherak eragin ditu
Errepidean ibiltzea ohi baino konplikatuagoa izaten ari da gaur. Horren adibide, Elorrion izandako istripua: Kamioi batek guraizearena egin du N-636 errepidean, eta moztuta egon da. Euriak zaildu egin du trafikoa, eta adi egon behar, gaur eta bihar abisu horia izango baita indarrean Gipuzkoa, Nafarroako ipar partea eta Ipar Euskal Herria.
Auzitegi Goreneko epaiaren zain egon arren, etxea galdu dute Erandioko hiru familiak
Ostiralean etxegabetu zituzten Erandioko bikote bat eta haien gurasoak, Telebilbaok utzitako irudietan ikusten den bezala. Kasua 2015etik dago epaitegietan, abusuzko klausulen bidez iruzur egin zietela eta, bankua salatu zuen bikoteak. Hala ere, etxetik bota dituzte.
Zazpi euskal emakume hil dituzte indarkeria matxistaren ondorioz 2025ean
Biktimen artean, bikotekideek eraildako lau emakume, aitak hildako neska adingabe bat eta semeek hildako adineko bi emakume daude.