Jandilla arriskutsuek entzierro azkarra egin dute
Zezenek 2 minutu eta 19 segundo behar izan dituzte bidea egiteko. Lehen balantzearen arabera, bost pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, bostak kolpeengatik.
Jandilla ganadutegiko zezenek entzierro azkarra egin dute, aurtengo azkarrena atzokoarekin batera, 2 minutu eta 19 segundo behar izan baitituzte zezen-plazako ukuiluetara iristeko. Meridako ganadutegiko zezenek arriskutsu fama dute, baina ez dute inor adarkatu.
Gaurkoan tentsio uneak izan dira, baina, oro har, entzierro garbia egin dute. Lehen osasun balantzearen arabera, bost pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, kolpeak hartuta.
08:00etan suziria jaurtitzearekin batera hasi dira Jandillako zezenak joaldunekin batera Santo Domingoko aldapan gora, bat eginda eta zezen beltz bat taldea ixten ari zela.
Zezenek, baina, abiadura hartu dute berehala, eta horietako hiru buruan zirela iritsi dira Udaletxe plazara. Bertan, batek hormaren aurka zeudenen kontra egin du, eta arrisku eta tentsio uneak izan dira.
Zezenek korrikalariei ia kasurik egin gabe igaro dute Mercaderes eta Estafeta kaleen arteko bidea. Ohi bezala, jende asko pilatu da bertan.
Taldeak abiadura handia hartu du, eta korrikalariek adarretatik gertu korrika egiteko zailtasunak izan dituzte. Halaber, ohi bezala, erorikoak izan dira.
Halako batean, taldea bitan banatu da, baina erabat hautsi gabe. Tarte labur horretan, lasterketa politak ikusi ahal izan dira.
Ia gorabeherarik gabe iritsi dira zezenak Telefonicako zatira, eta horietako bat erori egin da bertan. Hala ere, segituan altxatu da eta beste zezen batekin egin du zezen-plazarainoko bidea. Aurretik sartu dira beste lau zezenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez bost hildako eta sei zauritu Kordoban, abiadura handiko bi tren errailetik atera ondoren
Trenetako bat errailetik atera da Adamuzeko (Kordoba) 1. trenbidearen sarrerako desbideraketan eta alboko trenbidean sartu da. Beste tren bat zihoan hortik eta hura ere errailetatik atera da. Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko trenen zirkulazioa bertan behera geratu da.
Celtako zaleek azazkalak margotu dituzte Borja Iglesiasen alde, futbolariak Sevillan jasotako irain homofoboak salatzeko
Sevillaren aurkako partida bukatu zenean, Sanchez Pizjuanen jokalariak jaso zituen irainen aurrean, gaurko Balaidosko norgehiagokara azazkalak margotuta joatera animatu zituen klubak jokalari eta zaleak. Iglesiasek berak urteak daramatza homofobiaren aurka borrokatzen, eta azazkalak margotuta eramatea izan da bere ezaugarrietako bat.
Auzitegi Gorenera jo du Kermanen familiak Arabako Auzitegiak haren hilkeren "larritasuna murrizten" duela iritzita
Azaroan behin-behineko askatasuna eman zioten erasotzaileari eta epaiketa labur bat egingo zela ebatzi zuen Arabako Auzitegiak, instrukzio epaitegiaren iritziaren kontra.
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.