Ekaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vuelingek bertan behera utzi ditu Bilboko aireportuan lur hartu behar zuten bost hegaldi

Bost hegazkin horiek Bilbotik egin behar zituzten irteerak ere bertan behera geratu dira.
Loiuko aireportua. EFE

Vueling konpainiak bertan behera utzi du arratsaldean Bilbon lur hartzekoak ziren bost hegaldi, AENAk emandako informazioaren arabera. Bost hegaldi horiek Alacant, Bartzelona, Malaga, Eivissa eta Londrestik zetozen. 

Hegazkinak Bilbora iritsi ez direnez, Loiutik aireportu horietara programatuta zeuden irteerak ere bertan behera geratu dira, hau da Alacant, Bartzelona, Malaga, Eivissa eta Londresera zihoazenak. 

Vuelingek Loiuko pistetarako programatuta zituen beste hegaldi batzuei eusten die hala ere. 

Hegaldi horiek bertan behera uztea badaezpadako neurria izan daiteke, gaurko iragarrita dauden ekaitz elektrikoen eta euri-ekaitzen aurrean. Ez alferrik kostaldea kenduta, alerta laranjan da Euskal Herria osoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi