Emakume bat atxilotu dute Bilbon, haurtxo bati ahoan musu ematea leporatuta
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumeak musu eman zion haurtxoari amaren baimenik gabe, pasa den igandean, Bilboko Areatza parkean.
Ertzaintzaren auto bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, amaren baimenik gabe haurtxo bati ahoan musu ematea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Erasoa, bart gertatu da, 20:30ak aldera, Bizkaiko hiriburuko Areatza parkean.
Segurtasun Sailaren arabera, emakume bat amarengana eta haurrarengana hurbildu da, eta haurrari musu eman dio gurasoen baimenik gabe. Hori dela eta, ertzainek ustezko erasotzailea atxilotu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Kataluniak dio Collserolan hildako basurde gehienek negatibo ematen dutela Afrikako txerri-izurritean
Ordeig kontseilariak esan du "ia ziur" dagoela gaitza giza faktoreagatik sartu dela AP-7tik edo beste komunikazio bide batetik. "Datozen egunetan jakingo dugu; ez da basurde kutsatu baten bidez sartu, giza faktorea izan da", gaineratu du.
Gutxienez bost kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zaldibarren, Bilborako noranzkoan, istripu baten ondorioz
AP-8ko 80. kilometroan, Zaldibarren eta Bilborako noranzkoan, istripu batek errei bat itxita mantendu du, eta auto-ilara luzeak sortu dira, bost kilometrokoak.
Martuteneko eskola zaharra husten hasi dira
Polizia operatiboa osatu duten agenteak 09:10 iritsi dira eta ingurua hesitu dute. Halaber, gaua inguruan igaro duten kolektiboetako kideak kanporatu egin dituzte. Donostiako alkateak azaldu duenez, 50 pertsona inguruk onartu dute Ondarretako La Sirena aterpetxean ostatu hartzea.
Albiste izango dira: Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagai, abisu horia kostaldean eta Durangoko Azokaren atarian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hiri berritzaileenaren Europako saria eskuratu dezake gaur Donostiak
Gorantz doan hiri berritzaileen kategorian finalista izendatu dute Gipuzkoako hiriburua. Nikosia (Zipre) eta Aalborg (Danimarka) izango ditu lehiakide Turinen (Italia), 11:30ean hasita, egingo den ekitaldian.
Beloradoko mojek saltzeko asmoa zuten 30 artelan berreskuratu dituzte, Urduñan
Azaroaren amaieran egindako polizia operazioan artelanak berreskuratu eta Laura Garcia de Viedma abadesa ohia atxilotu egin zuten.
Bilbon euskaraz bizitzeko aldarria egin du GUKA plataformak Euskararen Egunean
GUKA, Bilboko Euskaltzaleon Plaza Askea plataformak, ehunka lagun bildu ditu Bizkaiko hiriburuan. Bilboko auzo guztietan euskaraz bizitzeko aldarria egin dute, eta erdalduntze-makina geldiarazteko eskatu. Euskaraz bizitzeko arnasguneak ezinbestekotzat jo dituzte, baita hizkuntza politika ausartak eta eraginkorragoak bultzatzeko beharra ere.
Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”
EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.
Osasun Ministerioak eta autonomia-erkidegoek arnas-aparatuko birusen aurkako protokolo bateratua adostu dute
Dokumentuak lau agertoki definitzen ditu eta horietako bakoitzean hartu beharreko neurriak proposatzen ditu. Ministerioaren arabera, gripearen, covid eta beste infekzio batzuen aurrean "erantzuna hobetzeko" balioko du.
Euskararen Eguna ospatzeko mintzodromoak antolatu dituzte hainbat txokotan
Euskararen Eguna herri guztietan ospatzen da, aldarri eta aisirako hainbat ekintza eginda. Horren adibide dira mintzodromoak, askotariko gaiei buruz hitz egiteko biltzen diren pertsona talde txikiak.