Sopelako eta Urduñako hainbat igerileku itxi dituzte, uretan gorotzak agertu direlako
Zikinkeria horren jatorria sare sozialetan zabaldu eta birala egin den erronka batean dago. Uda hasi denetik dozenaka igerileku itxi dituzte Estatuan, arrazoi beragatik.
Gizakiak etengabe harritzeko gaitasuna du, eta ez onerako, askotan.
Azken egunotan Sopelako eta Urduñako hainbat igerileku itxi behar izan dituzte, uretan gorotzak (kaka) agertu direlako.
Uda hasi denetik, Sopelako Arrietara klubeko igerilekuak bederatzi aldiz ateak itxi behar izan ditu arrazoi hori tarteko, azkenekoz pasa den asteburuan.
Ez da EAEn erregistratu den kasu bakarra. Izan ere, Urduñako Udalak atzo jakinarazi zuen hainbat aldiz hustu behar izan duela igerilekua arrazoi beragatik.
Antza denez, ez da istripu bat izan, eta zikinkeria horren jatorria sare sozialetan zabaldu eta birala egin den erronka batean dago. Are gehiago, gutxienez 2018tik urtero uda sasoian errepikatzen den zerbait da.
Horren ondorioz, dozenaka instalazio itxi dituzte Estatuan, tartean, Albaceten, Alacanten, Kantabrian (Tanos, Puente San Miguel, Los Corrales de Buelna), Salamancan eta Valentzian.
Osasun publikoko arazoa da, izan ere, igerilekua hustu, ura garbitu eta hiperkloratu eta analisi bakteriologikoak egiten dituzte berriro zabaldu aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea deitu dute Cintruenigon, familiak eskola-jazarpenarekin lotu duen neska baten heriotza salatzeko
Neskaren hileta-elizkizunean irakurritako gutun batean, familiak salatu zuen bullyingak hil duela adin txikiko neska.
Sestaon beste agente batzuek bi pertsonari ustez eraso egin ondoren esku hartu zuten ertzainek ez zituzten kamerak aktibatu
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak nabarmendu du gailua aktibatu gabe eramateak araudia ez betetzea ekarriko lukeela.
Bi zalegoek indarrak eman dizkiete euren taldeei Sevillarako txartela berenganatzeko
Gaurkoa derby bat baino zerbait gehiago da, jokoan baitago Kopako finalerako txartela. Bi taldeetako zalegoak horren jakitun dira, eta harrera beroa egin diete jokalariei estadiora iritsi direnean.
Barakaldok eta Balmasedak doluminak agertu dituzte Santanderen hil diren hiru gazte bizkaitarrengatik
Astearte honetan izandako istripu batean hil ziren, Santanderreko El Bocal kostaldeko pasabidea kolapsatuta. Gainera, Arabako beste neska bat ospitaleratuta dago. Guztira, bost pertsona hil ziren istripuan, eta beste neska bat desagertuta dago.
Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini die Santanderren hildakoen familiei
Istripua "oso krudela" izan dela esan du lehendakariak. Ertzaintzak hiru euskal gazteen heriotzaren berri eman die familiei: Barakaldoko 19 urteko bi neska eta Balmasedako 21 urteko mutil bat.
Osakidetzak giza papilomaren birusaren baheketa hasiko du, 30 urtetik gorako emakumeentzako
Etxera bidalitako gutun baten bidez helaraziko zaie emakumeei, lagina norberak etxean har dezan. Proiektu pilotua Donostialdean eta Tolosaldean hasiko da, eta, ondoren, Gipuzkoa osora zabalduko da, baita Araba eta Bizkaira ere.
Biktimak Herasko La Granja ikastetxeko ikasleak ziren, nekazaritza eta ingurumen prestakuntzan erreferentziazko zentrokoak
Tragediaren biktimek abeltzaintzako eta animalien osasun-laguntzako goi-mailako teknikaritzako zikloan parte hartzen zuten. Zentro horrek ikasleak prestatzen ditu abeltzaintzako ustiategiak kudeatzeko eta albaitari-taldeekin lankidetzan aritzeko.
Zer dakigu, eta zer ez, Santanderreko istripuaz?
Astearte arratsaldean Bocal Santanderko kostaldeko pasabidean izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Pasabideetako bat behera etorri zen eta bost pertsona hil ziren, tartean, hiru euskal herritar.
Elvillarko (Araba) neska bat zainketa intentsiboetako unitatean dago, Santanderreko istripuaren ondorioz
Gaztea, Elvillarkoa, larri dago Valdecillako Markes Unibertsitate Ospitalean.
Barakaldoko bi gazte eta Balmasedako bat, Santanderreko istripuan hildakoen artean
Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, bost hildakoak Barakaldoko (Bizkaia) 19 urteko bi neska, Balmasedako (Bizkaia) 21 urteko mutil bat, Igollo de Camargoko (Kantabria) 22 urteko beste gazte bat eta Almeriako (20 urte) beste bat dira. Atzotik ospitalean dagoen neska, berriz, Elvillarkoa (Araba) da eta 19 urte ditu.