Harresi baten aztarnak aurkitu dituzte Gasteizko Antzoki Zaharra birgaitzeko lanetan, besaulki-patioaren azpian
Arkeologoek txosten bat egingo dute aurkikuntza aztertzeko, eta, bitartean, lanek normaltasunez aurrera jarraituko dute antzokiaren gainerako eremuetan.
Antzoki Zaharreko lanak. Irudia: Gasteizko Udala
Gasteizko Antzokia Zaharra berritzeko lanek agerian utzi dute harrizko harresi zati bat besaulki-patioaren azpian, Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Xehetasun guztiak emango dituen txostenaren ondorioak ezagutu arte, kultura espazioa zaharberritzeko eta modernizatzeko lanek aurreikusitako egutegiarekin eta erritmoarekin jarraituko dute, harrizko horma zatia agertu den eremuan izan ezik.
Aurkikuntza horren ondoren, eta Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuari jakinarazi ondoren, Arkeologia Arloko teknikariek Antzoki Zaharreko obrak bisitatu dituzte gaur, harresia aztertzeko.
Udaleko Hirigintza arlotik arkeologia lanetan espezializatutako enpresa batekin harremanetan jarri da aurkikuntza aztertzeko eta zehazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Celtako zaleek azazkalak margotu dituzte Borja Iglesiasen alde, futbolariak Sevillan jasotako irain homofoboak salatzeko
Sevillaren aurkako partida bukatu zenean, Sanchez Pizjuanen jokalariak jaso zituen irainen aurrean, gaurko Balaidosko norgehiagokara azazkalak margotuta joatera animatu zituen klubak jokalari eta zaleak. Iglesiasek berak urteak daramatza homofobiaren aurka borrokatzen, eta azazkalak margotuta eramatea izan da bere ezaugarrietako bat.
Auzitegi Gorenera jo du Kermanen familiak Arabako Auzitegiak haren hilkeren "larritasuna murrizten" duela iritzita
Azaroan behin-behineko askatasuna eman zioten erasotzaileari eta epaiketa labur bat egingo zela ebatzi zuen Arabako Auzitegiak, instrukzio epaitegiaren iritziaren kontra.
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.
Afrikako Kopako finala pasioz biziko dute Bilbon
San Frantzisko auzoan bizi diren senegaldarrak eta marokoarrak ilusioz gainezka daude igandeko partidaren zain. Ia guztiek dute planen bat pentsatuta. Baina, batez ere, giro bikainean bizitzea espero dute, oso ondo konpontzen diren bi zaletu-talde baitira.