TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko entzute prozesua, Loiolako kuartelen eskrituren sinadura eta Jazzaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Guggenheim Urdaibai manifestazioa

Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurkako manifestazioa, artxiboko irudi batean. EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Guggenheim Urdaibai: Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuaren harira, Busturialdea-Urdaibai eskualdean martxan dagoen entzute prozesuari buruzko lehen txostena aurkeztuko du Agirre Lehendakaria Centerrek Gernika-Lumon.  

Loiolako kuartelak: Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak asteazken honetan sinatuko dituzte Loiolako kuartelen salerosketaren eskriturak. Salmenta horri esker 1.700 etxebizitza babestu baino gehiago eraiki ahal izango dira eremu horretan. Eskriturak sinatzen diren unetik aurrera, militarrek lau urteko epea izango dute eremutik joateko. 

Jazzaldia: The Beach Boys talde estatubatuarrak kontzertua eskainiko du Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioan, Mike Love abeslaria eta jatorriko taldetik gelditzen den kide bakarra buru dela. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X