Lau pertsona atxilotu dituzte GKSk antolatutako kanpaldi batean, Gasteizen
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak kanpaldia hasi dute Andre Maria Zuriaren plazan, txosnagunean parte hartzen uzten ez dien "beto politikoaren" aurka protesta egiteko.
Lau pertsona atxilotu dituzte Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Gasteizen antolatutako kanpaldi batean.
GKSk eta sindikatuak salatu dutenez, Gasteizko Txosnen Batzordeak "beto politikoa" du haien aurka. Bi erakundeek uste dute aurten ere debekatu egin dietela txosnagunean parte hartzea.
Txosnagunean euren espazioa defendatzeko, GKSk eta etxebizitza sindikatuak kanpaldia hasi dute Andre Maria Zuriaren plazan, protesta ekintza gisa.
Gasteizko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, bildutakoek objektuak jaurti dituzte ertzainen aurka, eta polizien hesia hautsi dute. Ondorioz, gazteen aurka kargatu dute. Gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte, desordena publikoak egotzita.
Istiluak 20:30 aldera hasi dira. Segurtasun Sailaren arabera, elkarretaratzea ez dute aldez aurretik komunikatu. Ertzaintzak zehaztu duenez, atxilotuak 21 urteko emakume bat eta 26, 27 eta 28 urteko hiru gizon dira. Istiluetan sei ertzain eta udaltzain bat zauritu dira, iturri berdinen arabera.
GKSk elkarretaratzea deitu du biharko, ostegunerako, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan, gaur jasandako "errepresio poliziala" salatzeko. Lau atxilotuez gain, GKSk beste hamar pertsona identifikatu dituztela jakinarazi du.
GKS eta etxebizitza sindikatua txosnetako jai-esparrutik kanpo geratu diren bosgarren urtea da jarraian, eta ezker abertzaleari leporatzen diote betoa jartzea, "interes politiko partikularrengatik", mugimendu sozialista kanpoan uzteko, Gasteizko txosnek "historikoki izan duten izaera anitza hautsiz".
Zure interesekoa izan daiteke
Hexabalente txertoaren zain dauden 30 pertsonak datorren astelehenerako txertatuko dituzte
Iraungitako bi txerto motarekin lotuta egon daitezkeen kasu berriak baieztatu zituen atzo Osasun Sailak; guztira 78 pazienteri eragin diezaieketenak. Horiei dagokienez, argitu dute beharrezkoa denean jasoko dutela txertoa.
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, Uribarri auzoan bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 67 urteko gizon bat, 55 urteko emakume atxilotuarekin bizi zen etxebizitzan aurkitu dute
Eusko Jaurlaritzak nazioarteko babesa duten 154 pertsona artatu ditu urtebetean
Urtebete igaro da Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Babes Sistemaren autonomia fasea bere gain hartu zuenetik eta balantzea egin du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak. Dena den, asilo prozedurak Espainiak Gobernuak kudeatzen ditu oraindik.
60 urteko emakume bat atxilotu dute Antigua auzoko etxebizitza batean lapurtzeagatik
Atxilotuak giltza ingeles batekin hautsi zuen leiho bateko kristala, eta etxean ezkutatuta aurkitu zuten.
Osakidetzak azpimarratu duenez "pazientearen segurtasuna oroz gaindi dago" eta txertoen "datu guztiak proaktiboki" berrikusten ari dira
Koldo Berganzo Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariak "lasaitasun" mezua helarazi die herritarrei, eta azpimarratu du "hasiera-hasieratik" aktibatu zirela "sistemaren segurtasun-mekanismo guztiak".
Rosalia ezustean agertu da Bartzelonako Manifest x Palestina kontzertuan
Rosalia artista kataluniarra ezustean agertu da ostegun honetan Bartzelonako Manifest x Palestina kontzertuan, 'La Perla' abestuz eta antolakuntzari eskerrak emanez.
Gorabehera teknikoek atzerapenak eragin dituzte Bilboko aldiriko lineetan
Bilbo Santurtzirekin eta Muskizekin lotzen duten trenek matxura bat izan dute eta abiadura mugak dituzte.
Istripu batek 6 kilometroko auto-ilarak eragin ditu N-1 errepidean, Irura parean
Errei bat itxita dago Gasteizko noranzkoan, eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte auto batek eta furgoneta batek talka egin ostean.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, abisu horia kostaldean eta AEBren zigorra Kubari
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Beste elur-jausi hilgarri bat izan da Pirinioetan
Cerler estazioan, Huescan, 25 urteko eskiatzaile bat hil da elur-jausi batek harrapatuta, Cebolles mendian, pistatik kanpo. Negu beltza izaten ari da Pirinioetan, eta dagoeneko zortzi pertsona hil dira denboraldi honetan elur-jausiengatik.