Teknologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Encounterrek bost mila parte-hartzailerekin itxi du 33. edizioa

Ekitaldiak 4.000 ordenagailu izan ditu konektatuta, BEC! teknologiaz bete dituen lau egun hauetan zehar 200 jarduera baino gehiago bideratzeko.

BARAKALDO, 27/07/2025.- Los cerca de 5.000 entusiastas de la tecnología que han participado desde el pasado jueves en la 33 edición de la Euskal Encounter en el BEC de Barakaldo, apuran las horas de la última jornada y aprovechan para recoger sus pertenencias. EFE/Miguel Toña
Euskal Encounter. Argazkia: EFE.

Igande honetan amaituko da Euskal Encounter ekitaldiaren 33. edizioa, Espainiako Estatuko teknologia zaletuen ekitaldirik handiena. Iaz bezala, 5.000 parte-hartzaile izan dira Bilbao Exhibition Centren (BEC) egindako aurtengo edizioan.

Euskal Encounterrek 4.000 ordenagailu izan ditu konektatuta lau egunotan, eta 200 jarduera baino gehiago egin dira.

Horiekin batera, milaka lagun gerturatu dira publiko irekirako guneetara. Bertan, 3D inprimaketa eta bideojokoez gozatzeko parada izan dute. Orotara, beraz, 10.000 bat pertsona izan dira aurten.

Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan itxiko da ofizialki.

Amaierarekin batera, antolatzaileek hurrengo urteko daten berri eman dute: uztailaren 23tik 26ra arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X