Guraso bakarreko familiak egiaztatzeko baldintzak sinplifikatzea eskatu du EGABek
Kontseiluak "positiboki baloratzen" du Eusko Jaurlaritza dekretua lantzen aritzea, “babes berezia eman nahi baitie pobrezia-arriskuan, kontziliatzeko zailtasunekin eta gizarte-bazterketako egoeran dauden familia mota horiei”.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) proposatzen du guraso bakarraren familia dela egiaztatzeko eskatzen diren baldintzak eta dokumentazioa “eskuragarriagoak eta sinplifikatuagoak izatea”, familia horiek babes bereziko kategoria horretara errazago irits daitezen.
Gainera, kontuan hartuta guraso bakarreko familien % 80k emakumeak dituztela buru, errealitate hori nabarmentzea iradokitzen du, arauan azalduta, kolektibo horren ikusgarritasuna indartu dadin.
EGABek Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak helarazitako "Guraso bakarreko familien araubidea arautzen duten Dekretu-Proiektua”ri buruzko txostena egin du. Arau honen xedea da guraso bakarreko familiei eta guraso bakarreko egoeran dauden familiei erregimen eta estatus propioa ematea, familia mota horiek babesteko berariazko neurriak garatu ahal izateko.
Kontseiluak positibotzat jo du dekretu horren garapena, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak guraso bakarreko familiak babesteko beharra aitortzen duelako. Horrez gainera, uste du familia mota horiek babes berezia behar dutela, "arrisku handiagoa dutelako pobrezia-arriskuarekiko, kontziliatzeko zailtasunekiko eta gizarte-bazterketako egoerekiko".
Hala ere, proiektua aztertu ondoren, zenbait gogoeta egin ditu aztertutako testua hobetzeko proposamen gisa.
Betekizunak eta dokumentazioa sinplifikatzeaz eta mota honetako familien buru gehienetan emakumeak direla azpimarratzeaz gainera, EGABk diskriminaziotzat jo du "irizpide gehigarriak" ezartzea; hala nola, familiaren diru-sarrerak, "guraso bakarreko egoeran dauden familiak" aintzat hartzeko.
Guraso bakarreko egoeran dauden familia gisa onartua izateko kasuak areagotzea ere gomendatzen du. Hala, egoera horretan sartu beharko lirateke, EGABen ustez, “ama sexu-indarkeriaren biktima” duen sendia edota gurasoetako bat “gizakien salerosketaren biktima” gisa aitortua duen familia bat.
Era berean, txostenak jasotzen du guraso bakarreko egoeran dauden familien tipologiaren barruan sartu beharko liratekeela gurasoetako bati urtebeteko edo gehiagoko espetxe-zigorra ezartzen zaion familiak, edo gurasoetako batek ospitalean edo tratamenduan urtebete edo gehiagoko mediku-aurreikuspenarekin egon behar duenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gizon bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.