Euskadi, errendimendu akademiko handiena dagoen eta kalitatezko enplegu gehien lortzen den erkidegoen artean
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleak unibertsitatera sartzeko aukera gehien dituztenetakoak dira Estatu mailan. Izan ere, hamasei urtetik gorako biztanleen erdiak eta biztanleria aktiboaren ia bi herenek unibertsitate-ikasketak dituzte.
Euskal unibertsitateak kalitatearen eta dibertsitatearen erreferente gisa finkatu dira, eta errendimendu akademiko handiagatik eta ikasle tituludunak lan-merkatuan sendotasunez sartzeagatik nabarmentzen dira. Hala erakusten dute Euskadiko goi-mailako hezkuntzari buruzko azken txostenek: Lanbidek 2020an unibertsitate ikasketak bukatu zituzten ikasleen laneratzeari buruz egindako azken inkestak, batetik, eta CYD Fundazioak landutako Espainiako unibertsitateak. Ikuspegi autonomikoa. 2025 Euskadi izeneko txostenak, bestetik.
Euskadiko ikasleak Unibertsitatera sartzeko aukera gehien dituztenen artean daude. Hamasei urtetik gorako biztanleen erdiak eta biztanleria aktiboaren ia bi herenek unibertsitate-ikasketak dituzte.
Errendimendu akademikoaren adierazleak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kalitatezko prestakuntzaren alde egindako apustuaren isla dira. Euskadi bigarren dago ikasketak aurreikusitako epean amaitzen dituzten graduko tituludunen ehuneko handiena duten autonomia-erkidegoen artean (% 51,4, Estatuko aurrez aurreko unibertsitateen % 42,7ren aldean), eta laugarren, masterreko tituludun kopuruari erreparatuta (% 82,1 eta % 74,8, hurrenez hurren).
Horrez gain, STEM ikasketetan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) titulazioak dituzten ikasleen ehuneko handiena duen bigarren erkidegoa da (%29), Asturiasen ia parean (% 29,5) eta Estatuko batezbestekoaren oso gainetik (% 21). Gainera, ingeniaritza titulazioen sailkapeneko buruan dago, % 17ra iristen baita, Estatuko batezbestekoaren % 9aren aldean.
Laneratzea
Euskal unibertsitateetan titulatu direnen laneratzea da euskal unibertsitate-sistemaren indargune nabarmenetako bat, Eusko Jaurlaritzak datuon harira egindako balorazioaren arabera. Lanbideren laneratzeari buruzko inkesta berrienak, 2020ko promozioko datuak hartuta egindakoak, agerian uzten du ikasleen % 88k beren kualifikazioari egokitutako enplegua lortu dutela ikasketak amaitu eta hiru urtera (% 2ko igoera aurreko promozioarekin alderatuta) eta % 76k, berriz, beren titulazioarekin lotura zuzena duen lanpostu batean lan egiten dutela. 2023 urtearen amaieran, 2020ko promozioaren % 85ek bazuten enplegua, eta % 7ek trebatzen jarraitzen zuten.
Euskal ikasleek jasotzen duten "prestakuntza sendoa" da, Jaurlaritzaren esanetan, laneratzeari buruzko datu horien sorburua. Horrela, CYD Fundazioaren txostenaren arabera, Euskadik Estatuko laugarren portzentaje handiena du titulaziora egokitutako enpleguari dagokionez, eta urteko diru-sarrera handienak lanaldi osoko lanagatik. Masterretan ere emaitzak onak dira: bosgarren postuan dago kontratu mugagabeei dagokienez, laugarrenean, lanaldi osoko kontratazioen proportzioan, eta laugarrenean, urteko batez besteko kotizazio-oinarrian.
Ildo horretan, azpimarratzekoa da, halaber, Euskadin laneratze-adierazle onenak dituzten tituludunak ingeniaritzan, industrian eta eraikuntzan graduatutakoak direla, informatika eta osasuna atzetik dituztela.
Gainera, enplegua gero eta egonkorragoa da. Lanbideren arabera, 2020an titulua lortu zutenen % 61ek kontratu finkoa du, aurreko urtean baino 16 puntu gehiago, inoizko daturik onena. Emakumeen artean, egonkortasuna 15 puntu hazi da, % 55eraino. Langabezia-tasa ere % 8ra jaitsi da, azken hamarkadako daturik onena.
Zure interesekoa izan daiteke
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria Bizkaian desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioko presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horretaz gain, egoerari modu orokorrago batean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du, eta horretarako lan egin behar dela Federaziotik bezala, futbolaren egitura osotik ere.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati egindako erasoengatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.
Basauri BEAk barkamena eskatu du, baina argitaratutako bertsioen zati bat zalantzan jarri du
BEAk esan du gertatutakoak ez dituela taldearen balioak islatzen, eta defendatzen du beharrezkoa dela gertatutakoa argitzea, bertsio guztiak mahai gainean jarrita: "Arbitraje-aktan eta argitaratutako informazioan jasotakoa ez datoz guztiz bat gertatutakoarekin".
Dagoeneko auto-ilararik ez A-8an, Bilbon, bi ibilgailuren arteko istripuaren ondoren
Bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dute, eta, hori dela eta, erreietako bat itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Pradales-Sanchez bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bizkaiko futbol epaileek planto egin dute, erasoen ostean: ez dira Basaurin, Portugaleten eta Karabiganen ariko
Arbitroen Batzordeak erabaki du ez duela hiru klub horien zelaietara epailerik bidaliko, zenbait epaileren aurkako (batzuk, adingabeak) irainen, mehatxuen eta erasoen ostean jarrera aldatu dutela ikusi arte.
Corellako 14 urteko neska bat saldu eta ezkontzera behartu zuten senar-emazteak epaituko dituzte
Kasua ikertu duen epailearen ustez, gertakariak pertsonen trafikoaren delitu izan daitezke. Autoaren arabera, 14 urteko neska ezkontzera behartu zuten "5.000 euro, bost whisky botila eta janariaren truke" eta, ondoren, Kataluniako hainbat udalerritan eskean aritzera behartu zuten.
24. Korrikaren amaiera: festa erraldoia Bilbon, igandean
Martxoaren 29an Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, "Euskara gara" lelopean, eta egun osoan zehar jarduera desberdinez osatutako egitarau zabala izango da.