Bilbotar bati 15.000 euroko iruzurra egin dio talde kriminal batek, bankuko datuak erabiliz
Gaizkileek finantza-erakundeko langileak zirela esan zioten biktimari, eta, guztira, 23 kargu egin zituzten haren txartelarekin.
Artxiboko irudia. Iturria: Guardia Zibila
Bizkaiko Guardia Zibilak talde kriminal bat atzeman du, iruzurra eta dirua zuritzea egotzita; izan ere, emakume bilbotar bati 15.000 eurotik gorako iruzurra egin diote, bankuko datuak erabilita. Finantza-erakundeko langileak zirela esan zioten gaizkileek emakumeari, eta gutxienez 23 kargu egin zituzten haren txartelean.
Emakumeak salaketa jarri zuen Polizia Nazionalean, Jakan, ustezko iruzur baten berri emateko. Biktimak SMS bat jaso zuen, bere bankuarena omen zen esteka batekin. Mezuak zioen data jakin batetik aurrera ezin izango zuela txartela erabili. Hala, estekan sartu zen eta talde kriminaleko kideek eskatzen zioten izapideak egin zituen.
Hurrengo egunean, biktimak emakume baten deia jaso zuen. Bankuko langilea zela esan zion, eta online bankako aplikazioan sartzeko eta kode bat behin baino gehiagotan sartzeko eskatu zion. Deia amaitu ondoren, biktima bere bankuarekin harremanetan jarri zen, eta kontuari lotutako lau txartelak bertan behera uzteko eskatu zuen.
Berandu zen, ordea, ordurako iruzurgileek 23 kargu egin baitzizkioten txartelean, eta 15.221 eurotik gora gastatu.
Guardia Zibilak ikusi zuen karguak ez zirela denda fisikoetan egin, online dendetan baizik. Gaizkileek, besteak beste, Perutik egindako hegaldiak ordaindu zituzten, baita ikuskizunetarako sarrerak erosi ere, eta gama altuko telefono mugikorrak ordaindu zituzten.
Hori guztia aztertuta, Guardia Zibilak bederatzi telefono-linea eta zazpi mezu elektroniko identifikatzea lortu zuen. Hala, Bizkaiko Guardia Zibilak ondorioztatu zuen gutxienez zortzi pertsonak osatutako talde kriminal bat zegoela horren guztiaren atzean; horietatik 5, Perun, eta hiru, Espainian. Azken horiek Madrilen atzeman zituzten.
Agenteak Madrilera joan zirenean, iruzurgileak ustezko iruzur-delituengatik, dirua zuritzeagatik eta talde kriminaleko kide izateagatik ikertu zituzten, eta nazioarteko laguntza eskatu zuten gainerako gaizkileak topatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.