SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suhiltzaileak airez eta lurrez ari dira lanean Zarrakaztelun piztu den baso-sutean

Gau osoan lurretik lanean aritu ondoren, gaur goizean, 08:00etan, Nafarroako Gobernuaren aireko baliabideak batu zaizkie suhiltzaileei sua itzaltzeko lanetara.

Un camión de bomberos, a 5 de agosto de 2025, en Enériz, Navarra (España). El Gobierno foral ha activado este martes, la situación operativa 2 del Plan Especial de Protección Civil de Emergencia por incendios forestales de la Comunidad Foral de Navarra (INFONA). Según han informado desde SOS Navarra en su cuenta de X, el plan se ha activado "de acuerdo a los datos actuales sobre el desarrollo del incendio forestal que está teniendo lugar en Obanos, Muruzábal y Enériz, en el que puede ser necesario incorporar medios extraordinarios no adscritos al plan".



Eduardo Sanz / Europa Press

05 AGOSTO 2025;INCENDIO;FUEGO;NIVEL 2;BOMBEROS;INFONA;PAMPLONA;NAVARRA;

05/8/2025
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Baso-sute bat piztu zen atzo iluntzean Zarrakaztelun, eta Nafarroako Suhiltzaileak sua tzaltzeko lanetan ari dira ordutik. Foru Gobernuak jakitera eman duenez, sutea kontrolpean dute, baina oraindik ez dute itzali. 

21:42 aldera piztu zen sua, eta baso-suteei aurre egiteko planaren lehenengo maila ezarri zuten hasiera batean. Lurreko baliabideekin aritu dira lanean suhiltzaileak gau osoan. 08:00etan, baina, aireko baliabideak ere batu dira operatibora, eta horrek planaren bigarren maila aktibatzea ekarri du. 

SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuak zabaldutako informazioaren arabera, pinudi batean piztu zen sua, eta oso gertu gari-soroak badaude ere, horiek ez omen daude arriskuan. Inguruko bizilagunak ere arriskutik kanpo daudela ziurtatu dute.

Tafalla, Zangoza, Tutera, Peralta, Cordovilla eta Lizarrako parkeetako suhiltzaileak bertaratu dira sua amatzera, eta bi helikopteroren laguntza dute. Foru Gobernuko basozainak ere ari dira parte hartzen. 

Uzta batzeko murrizketak

Testuinguru horretan, Nafarroako Larrialdietarako Aholku Batzordeak ostiralean erabaki zuen Nafarroa osoan uzta batzeko murrizketak indarrean mantentzea, bai eta lurzoru urbanizaezinean soldadurak egiteko edo elementu metalikoak mozteko lanak mugatzea ere. Erabakia asteburu honetarako hartu zen, aurreikusitako baso-suteen arriskuaren aurrean.

Murrizketa horiek atzo, abuztuak 9, sartu ziren indarrean.

Bero-bolada

Aurreikuspenen arabera, Foru Erkidegoan muturreko tenperatura altuak espero dira datorren astean, egunez 40 ºC-ra iritsiko baitira termometroak eta gauez ez baitira 20 ºC-tik jaitsiko, bereziki erdialdean eta hegoaldean.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu