Kanoikadaren eztandarekin, lehertu da Donostiako Aste Nagusia
Elikagaien Bankuaren eta Amara Berriko Auzo Elkartearen kanoikadak hasiera eman dio musikaz eta 380 jarduera baino gehiagoz beteriko zortzi eguneko jaiari; eta, nola ez, Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketaren 60. edizioa izango dugu aurten.
Kanoikadaren eztandak 2025eko Donostiako Aste Nagusiko 'mukiari su' eman dio larunbat honetan, Alderdi Ederreko lorategietan bildutako milaka lagunen aurrean. Aurten, ekitaldiak izaera solidario nabarmena izan du; izan ere, Elikagaien Bankua eta Amara Berriko Auzo Elkartea ohorezko gonbidatuak izan dira, udalbatzarekin batera "Artillero, dale fuego" abesteko.
Kanoikadak, beraz, hasiera eman dio 387 jarduera baino gehiagoz osaturiko zortzi eguneko ospakizunari. Horien artean nabarmentzekoak dira Holi Fest, kaleak kolorez jantzi dituena, eta Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketaren 60. edizioa, aurreko edizioetan saritutako zazpi piroteknia etxe bilduko dituena. Inaugurazioa Lieto Fireworks enpresa italiarrak egingo du, 2012an bigarren sailkatu zena.
Urtero bezala, musika izango da ere protagonista: kontzertuak izango dira Sagueseko zelaigunean, Morodo eta Leire Martinez bezalako artistak arituko dira bertan; eta ikuskizun piromusikalak eta laserrak izango dira badian Aste Nagusiaren itxieran. Noski, txosnetan ere hainbat izango dira. Gainera, ez dira faltako ospakizun klasikoak, hala nola piraten abordatzea Kontxako hondartzan, erraldoi eta buruhandiak edo lehiaketa gastronomikoak.
"Alaiak, seguruak eta berdinzaleak"
Donostiako Udalak indarkeria matxistaren aurkako kanpaina indartu du aurten, bi puntu more sortuz. Horrekin batera, Eneko Goia alkateak jai "alai, seguru eta berdintasunean" bizitzera animatu ditu donostiarrak. Horrez gain, ETBk eta orain.eus-ek jarraipen zabala egingo diote programazioari, ekitaldi nagusien zuzeneko emanaldiekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
Espainiak eskatutakoari entzungor, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiak igandera arteko epea eman dio Erromari neurria bertan behera uzteko, baina horrek lehengo lepotik burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Eguzki eklipseak tren gehiago eta mugikortasun zerbitzu indartua ekarriko ditu abuztuaren 12an
Abuztuaren 12an izango da ikusgai, iluntzean. Milaka pertsona erakartzea espero den fenomeno horren aurrean, administrazioek segurtasun dispositibo zabala prestatu dute, mugikortasun segurua eta antolatua bermatzeko helburuarekin.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.