Lehorte plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur sartuko dira indarrean Ipar Euskal Herrian ur kontsumoa murrizteko lehen neurriak

Euri faltak bultzatuta, 2022an ezarritako neurri berak hartuko ditu prefeturak, ostiral arratsalde honetan hasita.
Prefeturak alerta areagotu du Ipar Euskal Herriko ibai eta arroetan. Argazkia: EITB Media

Ostiral arratsalde honetan sartuko dira indarrean Ipar Euskal Herrian ur kontsumoa apaltzeko ezarriko diren lehen neurriak, euri faltak bultzatuta. Lehorte egoera ezarri du prefeturak eta plan horren baitako bigarren maila suposatzen dute neurri berezi horiek. Izan ere, hainbat puntutan 2022ko lehorte maila berean daudela gogorarazi dute, eta orduan ere neurri berak hartu zituzten.

Hala, debekatuta egongo da, besteak beste, lorategi, golf eta kirol zelaien ureztatzea, igerilekuak betetzea edo autoak garbitzea. Hain zuzen, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara ezingo dira etxeko zelai eta baratzeak ureztatu, ezta auto partikularrak etxean garbitu ere. Oro har, etxean ura zentzuz baliatzeko eskatu dute.

Prefeturak alerta areagotu du Aturi eta Errobi arroetan, baita Bidasoan eta Urdazubin ere. Egoera larrienean, Iholdiko erreka ere egongo litzateke tartean.

Krisi mahaia astero bilduko da egoera aztertzen joateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X