Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

86 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Zumaiako itsasadarrean

Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute autopsia egiteko.

86 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute astelehen goizean Zumaiako itsasadarrean. Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute autopsia egiteko.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astelehen honetako 9:50ak aldera aurkitu dute hilotza itsasadarrean, flotatzen. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eta gorpua erreskatatu dute.

Biktima 86 urteko gizon bat da, eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute, autopsia egiteko.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Elhuyarren aditu plataforma
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elhuyarrek sei hizkuntzatan automatikoki bikoizteko plataforma sortu du

Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko lehenengo bikoizketa automatikoko plataforma sortu eta martxan jarri du. Erreminta honekin ikus-entzunezko eduki bat sei hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, galiziera eta katalana) bikoiztu daiteke eta jatorrizko ahotsak imitatzeko aukera ematen du. Tresna berria Aditu plataforman integratu da. Horrela, plataforma hau azpitituluak sortzeko plataforma izatetik automatikoki bikoizteko aukera ematera igaro da.

Gehiago kargatu