MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko kaleetan bizi diren maliarren zati bati Gipuzkoako egoitzetan emango diete ostatu, behin-behinean

Asilo politikoaren zain dauden 50 migratzaileetatik hamabost bat inguru Oñatiko eta Tolosako harrera etxeetan artatuko dituzte. Aurrez, baina, beharrezkoa da gainezka dauden egoitza horietan lekua egitea. Jaurlaritzak bideratuko ditu lekualdaketak, baina salatu du Espainiako Gobernuari dagokiola haiek zaintzea eta horren ardurari heltzea.

Gasteizko kaleetan bizi diren maliarrak, EITBren irudi batean.

Gasteizko kaleetan asiloa tramitatu zain dauden Maliko herritarren zati bati Gipuzkoako egoitzetan emango diete ostatu, behin-behinean. EITBk asteazken honetan jakin duenez, Zehar errefuxiatuekin lanean aritzen den erakundeak kudeatzen dituen egoitzetara eramango dituzte. Oñatiko edo Tolosako harrera etxeetan hartuko dute ostatu. 

Jaurlaritzak bideratuko ditu lekualdaketak, baina, salatu dutenez, Espainiako Gobernuaren eskumena da migratzaile horiek zaintzea eta ardura horri heltzea. Testuinguru horretan, Jaurlaritzak deitoratu du Espainiako Gobernuaren geldotasuna

Uztail amaieraz geroztik Maliko 50 bat errefuxiatuk osatutako talde bat Arabako hiriburuko kaleetan bizi da, asilo politikoaren zain, eta ahal duten lekuan egiten dute lo, kartoi edo koltxoien gainean, leku finkorik gabe. Zehar erakundeak espero du Gipuzkoako azpiegitura horietan 14-15 herritarri aterpea eman ahal izatea.

Aurrez, baina, nahitaezkoa da lekua egitea, eta egoitzak gainezka eginda daude, eta Espainiako Estatuaren eskumenekoak diren bestelako egoitzetara dagoeneko asilo eskaera eginda daukaten zenbait migratzaile bideratzea da asmoa. Lekualdaketa horiek egin ahala eramango dituzte maliarrak Oñatira edota Tolosara.

Jaurlaritzak bideratu du Maliarrei ostatu emateko prozesua; baina salatu du eskumena ez dela berea, Espainiako Gobernuarena baizik. Euskal erakundeak ahal duten heinean egoera bideratzen laguntzen ari dira. Duela aste batzuk, adibidez, Donostiako kaleetan bizi ziren Maliko 50 bat migratzaile Oñatira eraman zituzten

Gasteizen dauden maliarrak batuta eta antolatuta jarraitzen dute, eta asiloa lortzeko eskaeren zerrenda bat aurkeztu dute Espainiako Poliziaren komisarian. Baina hitzordua lortzea oso zaila izaten ari da. 

Bolikostarren Arabako Elkartea izapideekin laguntzen ari zaie, baina onartu dute migratzaileekin lan egiten duten erakundeak gainezka daudela, eta, horregatik, euren proposamena gizarte-etxeren bat aterpe gisa erabiltzea da, aldi baterako, eskaerak ebatzi zain dauden bitartean.

Jaurlaritzarak, bien bitartean, Espainiako Gobernuaren geldotasuna salatu du; izan ere, haren ustez, ez da beharrezko bizkortasunez erantzuten ari.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X