MIGRAZIO-KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aita Mari' ontzia Italiako Bari portuan lehorreratu da, erreskatatutako 13 migratzailerekin

Italiako agintariak arduratuko dira orain pertsona horien etorkizunaz, duela egun batzuk Maltako uretan erreskatatu ondoren.

Aita Mariren erreskatea.

 

Aita Mari, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundearen ontzia, Bariko portura heldu da larunbat honetan.

Lau egunez "urruneko portu batera" nabigatu ostean, "normaltasunez" lehorreratu ditu migratzaileak, "Italiako Poliziaren eta Gurutze Gorriaren begiradapean", SMHk ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Aita Mari 07:00etan iritsi da Barira, eta 07:45ean lehorreratu ditu itsasoan erreskatatu dituen pertsona guztiak.

GKEak adierazi duenez, "sistematikoki" urruneko portuak egokitzea "itsasontzi humanitarioen aurkako kriminalizazio-politika da, nazioarteko itsas zuzenbidearen urraketa eta Mediterraneoan laguntza emateko oztopo zuzena".

"Europar Batasunak Libiarekin duen migrazio-ituna indartu eta mugen kudeaketa giza eskubideak urratzen dituen herrialdeen esku utzi den honetan", SMHk azpimarratu duenez, "itsasoan bizitzak salbatzea betebehar humanitario negoziaezina da", eta "ezin da inoiz delitu bihurtu".

Erreskatearen ostean, Iñigo Mijangos kapitainak komunikabideetara bidalitako mezuan azaldu duenez, erreskatatutako 13 lagunek deshidratazio, akidura eta eguzki-erredura sintomak zituzten, bi egunez itsasoan jitoan egon ondoren.

Astearte eguerdian erreskatatu zituzten. Aita Mariko tripulazioak patera bat ikusi zuen urrunean, eta larrialdietarako gailuak aktibatu ostean, Donosti txalupa uretaratu zuen migratzaileak erreskatatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X