Leherketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aulki elektriko baten bateriak eztanda egin du Bilboko etxebizitza batean eta bost pertsona zauritu dira

Pertsona bat larri zauritu da sua saihesteko leihotik salto eginda, eta beste lau artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Aulki elektriko baten bateriak eztanda egin du larunbat goizean Karmelo kaleko bigarren solairuan, Bilboko Santutxu auzoan, eta, bost pertsona zauritu dira. Pertsona bat larri zauritu da sua saihesteko leihotik salto eginda, eta beste lau artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, aulki elektriko baten baterian izandako akats batek leherketa bat eragin zuen, eta sua piztu zen etxe barruan.

Horren ondorioz, pertsona bat bigarren solairutik barruko patio batera erori zen sugarretatik ihes egiteko, eta larrialdi-zerbitzuek bertan artatu ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, larri.

Beste lau pertsona Basurtuko Ospitalera eraman zituzten kea arnastuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

Deiane Vazquez Garcia indarkeria bikarioaren biktima
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deiane, indarkeria bikarioaren biktima: "Egoera hau bizi duten umeak kontatzera animatzen ditut"

Gurasoak banandu ondoren, Deiane Vazquez bere aitaren indarkeriaren biktima izan zen 4 eta 14 urte bitartean. Ikastolako irakasleetako bat zerbait gertatzen ari zela konturatu zen, eta Deianek aitaren etxean bizitzen ari zen infernua kontatu zion. Urte batzuk geroago, psikologoarekin gogor lan egin ondoren, irainak eta gutxiespenak ez ezik, sexu-abusuak ere jasan zituela jakin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X