MIGRAZIO-KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

230 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Saharaz hegoaldekoak dira guztiak, gizonezkoak, emakumezkoak eta adingabeak.

20231022132109_migratzaileak-kanariak-hierro_

Migratzaileak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Itsas Salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu igande goizaldean, behin-behineko balantzearen arabera, Kanaria Handitik 429 kilometro hegoaldera merkantzia-ontzi batek ikusi duen txalupa batetik.

Itsas Salbamenduak EFEri esan dionez, erreskatatutako guztiak (gizonezkoak, emakumezkoak eta adingabeak) Saharaz hegoaldekoak dira, eta lehorrera iristen direnean jakingo dute zehatzago zein den horien egoera.

Larunbat goizean, Teos ontziak Itsas Salbamenduko Zentro Nazionalari jakinarazi zion txalupa bat zuela saihetsean geldirik, eta pertsona asko zeramatzala barruan, Kanaria Handitik 232 itsas miliara (429 kilometro).

Merkataritza-ontziak soka bat lotu zion txalupari, eta laguntza eskatu zuen. Salbamenduko langileei azaldu zienez, txalupa jitoan zebilen, motorrik gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X