Elgarresta, Bakioko jaietan gaueko ekitaldiak kentzeari buruz: “Prebentzioaren dimentsiotik ez da ulertzen eta ez dugu zuzen ikusten”
Bakioko Udalak abuztuaren 29aren gaueko ekitaldiak bertan behera utzi ditu, “indarkeria areagotu” egin dela argudiatuta. Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak uste du eraso sexistak erdigunean jartzea positiboa dela, baina ez dago ados erabakiarekin. “Emakumeek espazio publikoa okupatu” behar dutela dio, “baldintza berdinekin eta segurtasun osoz”.
Zure interesekoa izan daiteke
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Furgonetan zihoazen bost bidaiariak dira hildakoak, Nafarroako foruzainak denak; Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioi gidaria da zauritutakoa. Errepidea guztiz itxi dute hasieran bi norabideetan; geroxeago errei bat zabaldu dute Irunerantz, baina "gauean zehar" kamioia erretiratu arte beste errepideetatik bideratuko dute trafikoa.
Pradales eta Chivite atsekabeturik agertu dira Elgoibarren bost heriotza eragin dituen istripu larriaren aurrean
Ezbeharra 09:00ak aldera gertatu da Elgoibar parean. Bost pertsona hil dira eta bat zauritu furgoneta baten eta kamioi baten artean izan den talkan. Furgonetan zihoazen bost bidaiariak dira hildakoak, bostak ere Iurretan praktikak egitera zihoazen Nafarroako foruzainak.
Honela dago trafikoa AP-8 autobidean, Eibar eta Elgoibar artean, Maltzagako istripuaren ondoren
Errei bat ireki dute Donostiara norabidean, baina zirkulazioa oso zaila da oraindik AP-8an, Eibar eta Elgoibar parean. Istripua izan duen kamioia gauean errepidetik kentzea espero dute.
Asier, Maltzagako istripuaren lekukoa: "Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira"
Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak. Gertatutakoa azaldu du: kamioi bat galtzada batetik bestera igaro da, eta erdibitzailean geratu da, iraulita; istripuaren ondorioz, furgonetak kalte larriak izan ditu.
Elgoibarko istripuan hildako bost bidaiariak foruzainak ziren
Foruzainak Iurretara zihoazen, Ertzaintzarekin formakuntza ikastaro bat egitera.
Hamar urteren ostean, Eibarren zezen-ikuskizunak atzera programatzea gaitzetsi du Haiekin elkarte animalistak
Elkartearen iritziz "atzerapauso handia" da, herriko San Joan jaietan hiru sokamutur saio programatzea, eta ohartarazi duenez "2016an PSE-EEk berak hartutako konpromiso ofizialen kontra doa".
Irungo isuri gutxiko eremua 2028ko udaberrian sartuko da indarrean
Irungo udalbatzak, osoko bilkuran, 30 salbuespen aurreikusten dituen ordenantzari hasierako onespena eman dio. Orain alegazioak aurkezteko epea zabaldu da, eta behin betiko testua aurtengo azken hiruhilekoan onartuko da.
Bi gidari hil dira istripuz astearte honetan Nafarroan
56 urteko motozale bat hil da Izaban, motorretik erorita. 60 urteko gizon bat hil da Esteribarren, ibilgailua bidetik irtenda.
Baldintzak, epeak eta nola eman izena Osakidetzako EPEko azterketetan
Eskainitako 41 kategorietako batean izena emateko gida, pausoz pauso.
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu irailaren 23ra arte
Konpainiak hiru hegaldi eskainiko ditu astean Loiuko eta Newmarkeko aireportuen artean. Zerbitzua joan den udan jarri zen martxan lehen aldiz, eta 14.400 bidaiari baino gehiago jaso zituen 2025ean.