Mila milioi pertsonak baino gehiagok buruko osasun arazoak dituzte munduan, Munduko Osasun Erakundearen arabera
Munduko biztanleriaren % 14. Gehienak, gainera, diru-sarrera txikiko eta ertaineko herrialdeetan bizi dira. Pandemiak genero-arrakala handitu zuen, emakumeen buruko osasun arazoak % 30 igo baitziren. Horiek dira Munduko Osasun Erakundearen 'World mental health today' txostenaren ondorioetako batzuk.
2021ean, nerabeen % 14k buruko gaitzen bat zuten. Argazkia: Orain.eus
Mila milioi pertsonak baino gehiagok buruko osasun arazoren bat dute, mundu mailan, populazio osoaren % 14, hain zuzen ere, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) zabaldutako txostenaren arabera. Izan ere, 2011 eta 2021 artean, gaixoen kopurua munduko biztanleria baino gehiago hazi zen, proportzionalki.
Buruko osasuna babesteko helburuz premiazko neurriak hartzera deitu du Munduko Osasun Erakundeak 'World mental health today' izenburuko txostenean, antsietateak eta depresioak jota dauden gaixo kopurua ikusita, besteak beste.
2021eko datuetan oinarritutako txostenaren arabera, mundu mailako populazioaren % 14k dituzte buruko osasun arazoak, eta gehienak, gainera, errenta txiki edo ertaineko herrialdeetan bizi dira. Horietatik bi herenak antsietatea eta depresioa dute, emakumeek (581,5 milioi) gizonek (513,9 milioi) baino gehiago.
Bestalde, txostenak jasotzen du pandemiak genero-arrakala handitu zuela. Gaixotasunen Eragin Osoaren Ikerketak dakartzan datuei begiratuta, 2020an % 30 inguru hazi zen depresioa eta antsietatea emakumezkoen artean (% 21-24, gizonezkoen artean).
Gazteei dagokienez, Munduko Osasunaren Erakundearen arabera, 2021ean bost eta bederatzi urte arteko haurren % 7k eta 10 eta 19 urte arteko nerabeen % 14k zuten buruko osasun arazoren bat. Helduaroan, buruko arazoen heren bat 14 urte bete aurretik garatzen dira, erdiak 18 urterekin, eta ia bi heren, 25 urterekin.
Suizidioa, gazteek nagusiki pairatzen duten "tragedia"
Munduko Osasun Erakundeak suizidioa ere izan du hizpide, eta oraindik ere "sarriegi" gertatzen den "tragedia" dela adierazi, Devora Kestel MOEren gaixotasun ez-kutsakorren eta buruko osasun sailaren zuzendariaren hitzetan. Batik bat, gazteek pairatzen dute, eta herrialde eta testuinguru sozioekonomiko guztietan da heriotza-arrazoi nagusietako bat. 2021ean, 727.000 bat pertsonak egin zuten beren buruaz beste.
Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman duenez, 2020az geroztik herrialdeek aurrerapauso nabarmenak egin dituzte buruko osasunaren arloan, baina txostenak agerian uzten du asko dagoela hobetzeko. Izan ere, batez beste herrialdeek euren aurrekontuen % 2 soilik bideratzen dute buruko osasuna zaintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera