Gernika-Palestina plataformak mobilizazioak baloratu ditu: "Palestinak etapa hau irabazi du"
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du Euskal Herria "erreferente" dela "herrien eskubideen, elkartasunaren eta askatasunaren aldeko borrokan".
Gernika-Palestina plataformak uste du "esan daitekeela Palestinak irabazi duela etapa" 2025eko Vueltan, baina azpimarratu du "genozidioaren aurkako konpromisoak biderkatu" behar direla mobilizazio berriekin.
"Txirrindulariak etaparen aurreko bilerekin, zaleak euren ikurrekin nonahi, erakundeetako ordezkariak euren adierazpenekin... jakitun dira Israel taldea ez dela ongi etorria eta gaurko etapan gertatutakoak argi eta garbi erakusten du sportwashing-a ez dela bidea", azpimarratu du plataformak ohar batean.
Azpimarratu duenez, "helburua bakarra zen eta hala izaten jarraitzen du: Israel-Premier Tech Vueltatik kanpo uztea eta Israelgo talde guztiak, apartheid eta genozidioaren enbaxadoreak, kirol lehiaketa guztietatik kanpo uztea".
Era berean, Gernika-Palestinak dei egiten dio euskal gizarteari ostiral honetan udaletxeen aurrean egingo dituen elkarretaratze eta kazeroladetan parte hartzera. Horren xehetasun gehiago emango ditu ostegun honetan Donostian egingo duen prentsaurrekoan, eta atzoko eta gaurko mobilizazioen balantzea ere egingo du.
Otegi: "Euskal Herriak elkartasunean erreferente dela erakutsi du bere protestekin"
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi duenez, Palestinari elkartasuna adierazteko Bilbon asteazken honetan egindako protestekin, “Euskal Herriak gaur berriro ere demostratu du erreferente bat dela mundu mailan herrien eskubideen, elkartasunaren eta askatasunaren aldeko borrokan”.
Kontrara, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak deitoratu egin ditu etaparen amaiera aurreratzera behartu duten "gizalegearen kontrako portaerak", "segurtasunaren eta bizikidetzaren aurkakoak" direlakoan, eta "lotsa" sentitu du, EH Bilduk gertatutakoaz "harrotuta" agertu ostean, idazkari nagusiak esandakoari erreferentzia eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.