SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irungo enpresa batean izandako suteak kalte larriak eragin ditu, eta pertsona bat ospitalean da, kea arnasteagatik

Sua itzali dute, baina suhiltzaile talde bat bertan dago, badaezpada.

18:00 - 20:00

Gaur goizaldean Irungo enpresa batean piztutako suteak kalte larriak eragin ditu instalazioetan, eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sutea 02:20 aldera piztu da, Irungo Gabiria kaleko enpresa batean, eta kalte dezente eragin ditu. Prebentzio-neurri gisa, pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu duelako.

07:20ean itzali dute sua, baina suhiltzaileen talde bat dago bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi