Hondarribiko Alardea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Justiziak Hondarribiko Alardea arautzen duen udal dekretua babestu du

Hondarribiko alkateak epailearen erabakia errespetatzeko eskatu du, tentsioak saihesteko.

alarde alardea hondarribia jaizkibel parekidea mixto

Hondarribiko Alardea. Artxiboko argazkia.

Administrazioarekiko Auzien Donostiako 3. Epaitegiak atzera bota du HAOSEk eskatutako kautelazko etetea, eta baliozkotu egin du Hondarribiko Alardea arautzen duen Udalaren dekretua.

Igor Enparan alkatearen hitzetan, epaiak baieztatu egiten du Udalak "zuzen" jokatu duela, eta ebazpena onartzeko eskatu dio elkarteari: "Onartu eta errespetatu besterik ezin da egin (...) epaileak babestutako agindua bete eta Udalaren legitimitatea errespetatzeko prest daudela adieraztea eskatzen diet".

Hala ere, alkateak positibotzat jo du HAOSEren ekintza: "Positibotzat jotzen dugu auzia epaitegira eraman izana, horrek erakusten baitu legeak eta arauak onartu eta errespetatzeko borondatea dagoela".

Enparanek erantsi duenez, Gernikako Arbola plazako espazioak eta ordutegiak  "zorrotz" bete beharko dira, eta "gizalegea eta tolerantzia" eskatu ditu tentsioak saihesteko.

Halaber, euskal erakundeen eta indar politiko guztien inplikazioa eskatu du Alardea "bakean eta elkarbizitzan" ospatzea bermatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 19/01/2026.- Oficina de Iryo en la la estación de Atocha de Madrid este lunes. Treinta y nueve personas fallecidas y más de 20 heridas graves es el balance provisional del accidente entre dos trenes de alta velocidad en Adamuz (Córdoba), una tragedia cuyas causas empiezan a investigarse y que mantiene cortada la comunicación ferroviaria de alta velocidad entre Madrid y Andalucía. EFE/ Chema Moya
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zer dakigu Kordoban istripua izan duen Iryo tren-konpainiari buruz?

Iryo konpainia italiar-espainiarra abiadura handiko tren-operadore pribatu handiena da eta 2022ko azaroan hasi zuen jarduna Espainian. Astean 400 zerbitzu baino gehiago eskaintzen ditu, hiru korridore handitan banatuta: ipar-ekialdea (Madril-Zaragoza-Bartzelona-Tarragona.), hegoaldeko korridorea (Madril-Kordoba-Sevilla/Malaga) eta Levanteko korridorea (Madril-Cuenca-Valentzia/Alacant/Albacete/Murtzia).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X