Polizia-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon portugaldar bat atxilotu dute Bilbon, bi senide adingaberi sexu-erasoa egitea leporatuta

Atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua ezarri zuten 39 urteko gizonaren aurka, 2017az geroztik justiziatik ihes eginda zegoen eta. Epaileak aske utzi du, behin-behinean, kautelazko neurriekin, Luxenburgora estraditatzeko prozedura bideratu bitartean.

Espainiako Poliziak 39 urteko gizasemen portugaldar bat atxilotu du Bilbon, atxilotzeko eta entregatzeko Europako agindu bat ezarrita zuela, bi senide adingaberi sexu-erasoa egin izana egotzita. 2017az geroztik justiziatik ihes eginda zegoen.
   
Bilboko Polizia Judizialaren Brigadako Delinkuentzia Antolatuaren Taldeak burutu du operazioa, Polizia Judizialaren Komisaria Nagusiko Iheslarien I. Taldearekin koordinatuta, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
   
Lankidetza horren ondorioz, gizona Bizkaiko hiriburuan zegoela jakin zuten. Ezarritako dispositiboari esker, gizona identifikatu eta atzeman zuten Bilbon, eta berehala atxilotu, Europako aginduari jarraituta.

Poliziaren izapideak bukatuta, Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Epaitegi Zentralaren esku utzi dute. Epaileak aske utzi du, behin-behinean eta kautelazko neurriak ezarrita, Luxenburgora estraditatzeko prozedura bideratu bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X