GAZAREN ALDEKO PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vueltako 16. etapa 8 kilometro lehenago neutralizatu dute Gazaren aldeko protestengatik

Ehunka pertsona irten dira errepide ertzetara Galiza por Palestina plataformak egindako deialdiari erantzunez, “Ez da gerra, genozidioa da” lelopean, Israel Gazan egiten ari den inbasioa salatzeko. Tentsio uneak ere bizi izan dira Poliziak hainbat pertsona identifikatu eta kargak egin baititu.

Agentes de la Guardia Civil y la Policía Nacional intervienen debido a la manifestación de numerosas personas que se concentran en el Alto de San Cosme para protestar por la presencia del equipo Israel-Premier Tech en la Vuelta a España.

Galizako Poio eta Mos Castro de Herville herrien artean egitekoa zen Vuelta txirrindulari probako 16. etapa helmugara iritsi baino 8 kilometro lehenago neutralizatu dute Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko protesten ondorioz.

Ehunka pertsonak egin dute bat Galiza por Palestina plataformak Israel Gazan egiten ari den inbasio militarra salatzeko deitu dituen protestekin eta tentsio uneak bizi izan dira Poliziak hainbat pertsona identifikatu eta karga batzuk egin baititu.

San Cosme mendatean bildu den pertsona kopuruak lasterketa igarotzeko arazoak sortu ditu eta tentsio uneak bizi izan dira polizia agenteekin.

Pontevedra hirian izan dute protestek oihartzunik zabalena. Zaleak Palestinako banderez bete dituzte ibilbideko bi puntu. Karabana bertatik pasa denean, ozen entzun dira "Ez da gerra, genozidioa da" aldarria eta bestelako hainbat oihu.

Groba mendateko igoeran errepidean zeharkatutako zuhaitz bat ere kendu dute Estatuko segurtasun indarrek.

Azkenean, La Vueltako zuzendaritzak etapa 8 kilometro lehenago etetea erabaki du, “lasterketa blokeatzen” ari zen protesta baten ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X