Labar pinturak dituen historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Gamiz-Fikan
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Juan Carlos Lopez Quintanak eta Juan Carlos Izagirrek aurkitu zuten, Atxispeko San Pedro ermitaren ingurunea berreskuratzeko interbentzio programa baten baitan, 2025eko ekainaren 26an. Haitzuloa ikertu duten adituen arabera, eremu kantauriarrean dokumentatutako lehen hipogeo mistoa da.
Historiaurreko aztarnategi berri bat aurkitu dute Gamiz-Fikan (Bizkaia), labar pinturak dituena, Bizkaiko Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez.
Atxispeko San Pedro ermitaren ingurunea berreskuratzeko interbentzio programa batean parte hartzen ari zirela, Erlapiku aztarnategia aurkitu zuten Juan Carlos Lopez Quintanak (Agiri) eta Juan Carlos Izagirrek, 2025eko ekainaren 26an.
Bizkaiko Foru Aldundiak gaur eman ditu aurkikuntzari buruzko xehetasunak, gaur goizean, Arkeologia Museoan egin den prentsaurrekoan. Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak ez ezik, Iñaki Intxaurbe eta Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoek ere parte hartu dute.
Foru diputatuak adierazi duenez, aurkikuntza "pozgarria eta baliotsua da, eta aukera ematen digu ilunean zetzan historia-etapa bati argia emateko. Erakustera ematen digu egun Bizkaia den lurraldean bizi ziren pertsonak ez zeudela bakartuta eta komunitate zabalago baten parte zirela".
Kantauri aldeko lehen hipogeo mistoa
Erlapiku aztarnategia hipogeo izeneko koba artifiziala da, eremu kantauriarrean dokumentatutako lehen hipogeo mistoa. Koba ikertu duten adituen arabera, historiaurrean egindako (k.a. 5000-1000) labar pinturak ditu barruan.
Guztira, pinturak dituzten bost panel daude guztira, eta gutxienez 25 irudi, pigmentu tonu birekin eginak: gorria eta beltza. Giza figura eskematikoak dira, zenbaitetan gorputza eta besoak bakarrik ageri dira, eta beste batzuetan zirkulu batean itxita daude buruaren gainean.
Bizkaian arte eskematikoa ageri den lehen tokia
Aipaturiko aztarnategia bi ikertzaile independentek egin dute, labar artean espezialistak eta erreferente nagusiak direnak: Diego Garate Maidagan (Kantabriako Unibertsitatea) eta Primitiva Buenok (Alcala de Henaresko Unibertsitatea).
Horiek egindako txostenen arabera, badaude nahikoa arrazoi aurkitutako pinturak historiaurrekoak (k.a. 5000-1000) direla pentsatzeko. Halaber, koba momentu ezberdinetan margotu zutela uste dute.
Irudikatutako marrazki horien antzekoak aurkitu izan dituzte Kantauriko aztarnategiren batean (Peña Tu edota El Castillo, adibide) eta Arabako kobazulo batzuetan (Socuevas de San Miguel eta Las Yurdinas). Hala ere, orain arte ez da arte eskematikoaren adibiderik aurkitu Kantauri aldean.
Labar pintura berriak Armintxe koban
Gaurko aurkezpenean halaber iragarri dute labar pintura berriak aurkitu dituztela Lekeitioko Armintxe koban.
Azaldu dutenez, aurkikuntza horiei esker zehatzago baloratu ahal izango dute nolakoak diren kobaren uholde prozesuak, nola eragiten dioten labar arteari eta zer neurri hartu behar diren behar bezala kontserbatu ahal izateko kontserbatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.