Osakidetzak urrian hasiko ditu Basurtuko ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berriaren obrak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 135 milioi euroko inbertsioa egin du 38.000 metro koadroko azalera izango duen azpiegitura berri horretan. Guztira, 175 kontsulta berri zabalduko dituzte, bi bloketan banatuta. Obra hiru urte barru amaituko dute.
Osakidetzako Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berriaren lanak urrian hasiko dituzte, ospitale-esparrua egokitzeko obrekin. Lehenengo fase horretan, obrak ez du medikuntza profesionalen eguneroko jarduna oztopatuko.
Gaur egun langileen aparkalekuak dauden lekuan kokatuko da eraikin berria, EHUko Medikuntza Fakultatearen eraikin zaharra zegoen tokian. 135 milioi euroko inbertsioa egin dute horretarako, eta hiru urte beharko dute obra osoa amaitzeko. Guztira, 38.000 metro koadroko izango ditu, bloke bitan banatuta. Bloke horietan 175 kontsulta inguru egongo dira, baita tratamendu, proba eta prozedura gelak eta Erradiologia Farmazia zerbitzuak ere.
Horixe guztia iragarri du gaur goizean, Basurtun, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek. Aurkezpenean, Osakidetzako zuzendari nagusi Lore Bilbao, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Bilbo-Basurtu ESIko gerente Jesus Larrañaga ere izan dira. Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berria kokatuko den guneak bisitatu dituzte, hain zuzen ere.
Eraikuntza hainbat fasetan egingo dute. Lehen fase honetan, urrian abiatuko dena, ospitaleko esparrua egokitzeko obrak hasiko dituzte. Martinezek bisitan azpimarratu duenez, "jarduera horrek indartu egingo du Eusko Jaurlaritzak herritarren ongizatearen alde egin duen apustua, osasun-sistema sendo, moderno eta eskuragarriago baten bidez".
Martinezek adierazi du "azpiegitura berri honek beharrezko espazioa izango du gero eta eskari handiagoari aurre egiteko eta, hortaz, prestazio berriei, diziplina anitzeko abordatzean oinarritutako asistentzia-antolakuntzako eredu berri bati, asistentzia-profil berriei eta bereizmen handiko kontsultei erantzuteko. Bestalde, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetuko ditu, ingurune seguruagoa eta irisgarriagoa sortuz, bai herritarrentzat, bai profesionalentzat". Horrekin, Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-sistema hobetzeko estrategia indartuko dute.
Obrak ekarriko dituen gorabeherak
Lanak egiten dituzten bitartean, antolaketa-neurri bereziak jarriko dituzte:
· Sarbideak: Egungo sarrera itxiko da (Gurtubay kalea), eta erabiltzaileentzako sarbide alternatiboak jarriko dituzte Gurtubay kaleko izkinatik (Arrupe) eta Montevideo etorbideko sarreratik. Gainera, profesionalentzako sarrera esklusibo bat jartzeko lanei ekin diete.
-Trafikoa: Ospitalerako sarbidea bermatuta egongo da, nahiz eta debekatuta egongo den barruan aparkatzea. Ospitalea inguratzen duen eta noranzko bakarrekoa den egungo erreia itxi egingo dute, eta, beraz, gune batzuek noranzko bikoitza izango dute aurrerantzean. Horrek, barruan aparkatzeko debekua ez ezik, oinezkoentzako aldaketak ere ekarriko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.