Bilbon lurreratzekoak ziren zazpi hegazkin beste aireportuetara bideratu behar izan dituzte, lainoagatik
Madriletik, Alacantetik, Basileatik, Bartzelonatik, Vienatik eta Paristik goizeko lehen orduko zetozen hegaldiak Santanderrera bideratu dituzte. Horietako bat Madrilera itzuli behar izan da, eta beste bat Zaragozara bidali dute. Loiuko aireportuan zabaldutako laino mardulagatik gertatu dira gorabeherak.
Espainiako, Suitzako eta Frantziako hainbat lekutatik zetozen eta Bilbon lurreratzekoak ziren zazpi hegaldi beste aireporutetara bideratu behar izan dituzte astearte honetako lehen orduetan, Loiuko aireportuan zabaldutako lainoaren ondorioz.
Desbideratutako hegaldiak Madrildik (2 hegaldi), Alacantetik, Basileatik, Bartzelonatik, Vienatik eta Paristik zetozen. Goizeko lehen orduetan Loiuko aireportuan zegoen lainoagatik bost hegazkin desbideratu dituzte eta, azkenean, Santanderren lurreratu dira. Seigarren bat Madrilera itzuli da, eta zazpigarrena Zaragozara eraman dute.
Aireportura joan aurretik hegaldien egoera kontsultatzeko gomendatu du AENAk.