GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Kontxa eskola hustu dute transformadore batean izandako sute baten ondorioz

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikastetxe barrutik ke asko ateratzen hasi da 08:50ean, eta ordu horretan barruan zeuden langileak eta ikasleak bertatik irtenarazi dituzte.

Desalojada la escuela de Kontxa de Bilbao por un incendio en un transformador

Bilboko Kontxa eskolan izandako sutea. Argazkia: Europa Press

Bilboko Juan Manuel Sanchez Marcos ikastetxea, Kontxako eskola izenarekin ezaguna, hustu behar izan dute gaur goizean, transformadore batean izandako suteak eragindako kearen ondorioz.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikastetxe barrutik ke asko ateratzen hasi da 08:50ean, eta ordu horretan barruan zeuden langileak eta ikasleak bertatik irtenarazi dituzte.

Suhiltzaileak bertaratu dira garrak itzali eta eskola aireztatzera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X