HILKETA SAIAKERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

18 urteko mutil bat atxilotu dute Bilbon, beste bati labankadak ematea egotzita

Ertzaintzak 18 urteko mutil bat atxilotu zuen bart Abando auzoan, hilketa saiakera egotzita. Atxilotuak hainbat labankada eman dizkio biktimari.

Ertzaintzak 18 urteko mutil bat atxilotu du bart, hilketa saiakera egotzita. Atxilotuak hainbat labankada eman zizkion biktimari, eta, ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten. 

Gertakaria gaueko bederatziak aldera gertatu zen, Bilboko Abando auzoan. Biktima eta erasotzailea elkar ezagutzen zuten aurretik, eta, antza, desadostasun bat izan zuten iraganean. 

Kalean zegoela, gazteenak labankadaz eraso zion aurkariari, lepoan, toraxean eta gorputzeko beste atal batzuetan zauriak eginez. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten.

Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta gaur goizean bertan utzi dute epailearen esku.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X