ERDI AROKO AZOKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erdi Aroko Azoka egingo dute asteburuan Gasteizen

Aurten lehen aldiz, Erdi Aroko kanpamentua Falerina lorategian jarriko dute, eta jarduerak egongo dira bertan egun osoan zehar. Gune horretan, bandoen arteko borrokak, tailerrak eta Erdi Aroko jarduera parte-hartzaileak egingo dira.

erdi aroko-azoka gasteiz vitoria-gasteiz mercado medieval

Gasteizko Erdi Aroko Azoka. Argazkia: EITB

Gasteizek Erdi Aroko Azoka hartuko du asteburu honetan, eta Falerina lorategiak hiru kulturen Erdi Aroko kanpamentua hartuko du lehen aldiz, Udalak jakinarazi duenez.

Aurtenazokak hiru gune berezi izango ditu. Lehena, 'Sorginen Herrixka', Buruileria plazan, Erdi Aroko sorginen mundu mistikoa irudikatuko duen gune tematikoa izango da, eta publiko guztientzako ikuskizunak, txotxongiloak eta tailer parte-hartzaileak eskainiko ditu.

'Suru Txikiaren Txokoa', txikienei eskainitako gunea, Teresa Sanchez de Bilbao Parkean egongo da, Etxanobetarren lorategian, eta jolasak, atrakzioak, erakusketak eta haurrentzako ikuskizunak eskainiko ditu.

Aurten Udalak Falerina Lorategia erabiliko du, lehen aldiz, hiru kulturen Erdi Aroko kanpamentua jartzeko, eta jarduerak hartuko ditu egun osoan zehar. Bandoen arteko borrokak, tailerrak eta Erdi Aroko jarduera parte-hartzaileak egingo dira bertan.

Gasteizko Erdi Aroko Azoka osatzeko, formatu handiko ikuskizunak ere izango dira. Irailaren 27an, esaterako, 'Sorginaren Harrapaketa', formatu handiko kalejira, izango da 19:00etan, Buruileria plazatik abiatuta.

Espazio horretan bertan, 21:30ean, 'El Hechizo' ikuskizuna izango da, zirkua, sua eta piroteknia uztartzen dituen proposamena. Gainera, Aihotz plazan 'La llama del Hada' ikuskizuna eskainiko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X