Arabako Foru Aldundia Bernedoko udalekuetako familiekin bilduko da gaur
Arabako Foru Aldundiko ordezkariak eta Bernedoko udalekuetan parte hartu zuten adingabeen senideak larunbat honetan bilduko dira egoera aztertzeko.
Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, testigantzak biltzen saiatuko dira gertatutakoa egiaztatzeko eta aurrerantzean jarraitu beharreko bidea zehazteko.
Sarrea Euskal Udaleku Elkarteak abuztuan Bernedon (Araba) antolatutako udaleku pribatu batean gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, hainbat familiak salaketa publikoa egin ostean. Salaketa horren arabera, begiraleek "behartu" egiten zituzten 13 eta 15 urte bitarteko neska-mutilak elkarrekin dutxatzera.
Gainera, EITBk iraganeko erabiltzaileen eskutik jasotako testigantzen arabera, monitoreak ere biluzik sartzen ziren dutxetan.
Aldundiaren esanetan, inoiz ez dute udalekuei buruzko kexarik jaso. Hala ere, beste iturri batzuen arabera, Ertzaintzak abisua jaso zuen aurretik. Iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte-langile batek Poliziari ohartarazi zion hainbat adingabek antzeko gertaerak salatu zituztela.
Bernedoko Euskal Udalekuetako hezitzaileek publikoki adierazi dute "gezurrak, morboa eta sentsazionalismoa" erabili dituztela hedabideetan eta sare sozialetan zabaldutako mezuetan, eta "eraso transfoboak" jasan dituztela dutxa mistoak direla eta. "Inoiz ez dugu inor behartu besteen aurrean biluztera", azpimarratu dute.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Izkiko Parke Naturalak 'Starlight helmuga' ziurtagiria lortu du, zeru izartuak behatzeko ezaugarri onak izateagatik
Agiri horrek duela urte batzuetatik hona landu diren ekimenak aitortu ditu, hala nola ingurumen-hezkuntzaren eskaintza eta ingurumenaren gaineko ekintza sustatzeko neurriak.
San Fermin Txikito jaiak hasi dira Iruñeko Alde Zaharrean
Zinegotzi txikiek bota dute txupinazoa Nafarroako hiriburuko Alde Zaharreko klaretarren elizako teilatutik. Gaurtik igandera bitartean, jardueraz betetako agenda izango dute herritarrek eta bisitariek.
Eusko Jaurlaritzak Es-Alert sistemaren eraginkortasuna probatuko du urriaren 2an
Balmasedan eta inguruetan egingo da proba. Udalerri horretan kokatutako gailuetan alarma soinu bat entzungo da, eta testu-mezu bat zabalduko da. Mezuak probat bat dela adieraziko du, eta ez benetako arrisku-egoera bat.
Amaitzear da inoiz egin den mahats bilketarik laburrena
Eguraldiak eta mildiu gaitzak baldintzatuta, uzta ez da oparoa izan, baina amaitzear den bilketa labur honetan jasotako mahatsa oso kalitate onekoa omen da.
Zupiriak salaketa jartzeko eskatu die Bernedoko udalekuetako haurren familiei, deliturik dagoela uste badute
PPko legebiltzarkide Ainhoa Domaicak adingabeak babestu ez izana aurpegiratu dio Segurtasun sailburuari, Jaurlaritza "beste alde batera" begira egon dela iritzita.
Sindikatuek lanuzte orokorra deitu dute Palestinaren alde urriaren 15erako Hego Euskal Herrian
Ohar batean, LAB, CCOO, Steilas, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dute "borroka, mobilizazioa eta langileen batzarrak" izango direla Hego Euskal Herriko lantokietan.
Nolako kontrolak pasa behar dituzte udalekuek?
Bernedoko udalekuen inguruan sortutako polemikaren ostean, horiek bete beharreko baldintzen inguruko eztabaida piztu da.
Arabako Foru Aldundiak adierazi duenez, inoiz ez dute kexarik jaso Bernedoko udalekuen inguruan
Ana Del Val Kultura eta Kirol diputatuak adierazi duenez, Arabako Foru Aldundia datozen egunetan bilduko da familiekin, haien testigantzak bertatik bertara ezagutzeko. Gainera, udaleku horiei buruzko informazio guztia biltzen ari direla esan du, foru erakundeak zer neurri hartuko dituen ikusteko. "Guztiz salagarriak dira gertakari horiek", gaineratu du Del Valek.
Bernedoko udalekuen erabiltzaileak: 'Dutxatzen gintuzten bitartean, monitoreak ere biluzik zeuden'
Duela 16 urte Bernedoko udalekuetan egon ziren bi neskaren testigantzak jaso ditugu. Haien esanetan, euren garaian jada gertatzen ziren salatutako gertakariak.