772 kokaina kilo atzeman dituzte Hendaian
Kargamentuak 31 milioi euroko balioa du. Iraileko hirugarren esku-hartzea izan da.
Hendaiako aduanako brigadak jakinarazi duenez, 772,68 kilo kokaina atzeman dituzte, 31 milioi euroko balioa dutenak.
Irailean egindako hirugarren operazioa da: hilaren hasieran 262,98 eta 360 kilo kokainako bi kargamentu konfiskatu zituzten, brigadak ohar bidez zehaztu duenez.
Hendaiako aduana-brigadak kamioi bat aurkitu du A-63 errepidean, hegoaldetik iparraldera zihoana, eta, itxuraz, ez zeraman salgairik.
Agenteek horma bertikal bat ikusi zuten ibilgailuaren behealdean, eta 21 poltsa aurkitu zituzten 772,68 kilo kokainarekin
Operazio horietan, orotara, ia 1,4 tona bildu dira, hau da, 2024an Frantzian konfiskatu den kokainaren % 7.
Iaz, Frantziako aduana-zerbitzuek 20,97 tona kokaina atzeman zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda